Sindikatuek Osakidetzako Lehen Arretan astelehenerako deitutako greba, bere horretan
Sindikatuek datorren astelehenerako, ekainaren 17rako, Osakidetzako Lehen Arretan deituta dagoen grebari eutsi egin diote gaur, Mahai Sektorialeko bilera akordiorik gabe bukatu ostean.
Osakidetzaren zuzendaritzak batzarrean egindako proposamenak "osasun zerbitzua murriztu eta osasun etxeetan dagoen benetako arazoa konponduko ez" duela uste dute sindikatuek (Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK) eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak. Hori horrela, greba deialdiak bere horretan jarraituko du.
Astelehenekoa Lehen Arretan egingo duten hirugarren lanuztea izango da. Aurrez, apirilaren 12an eta maiatzaren 17an, egin zuten greba langileek.
Osakidetzaren proposamena
Osakidetzak ohar batean jakinarazi duenez, udako oporrak betetzeko plana aurkeztu die sindikatuei Lehen Arretaren osasun arreta bermatzeko eta profesionalen lan karga "arintzeko". Horren arabera, 2018arekin alderatuta, gutxienez 3.000 lanaldi gehiago beteko dituela iragarri du.
Gainera, aldi baterako bajak lehen egunetik beteko dituzte. Horrez gain, Lehen Mailako Arretarako Unitateetan buruen postuak % 100 beteko dituzte eta unitate guztietan erizaintzako koordinatzailearen eta Bezeroarentzako Arreta Arloko arduradunaren irudia ezarriko dute.
Era berean,osasun-zentro, landa-kontsultategi eta etengabeko arretarako puntu batzuetako ordutegia egokituko dute (ekainaren 17tik irailaren 20ra): 08:00etatik 17:00etara egongo dira zabalik.
Juan Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, "elkarrizketarako eta lanerako prest" dago, lehen mailako arreta sendotzeko "neurri zehatzak" hartzen jarraitzeko.
Sindikatuak, kexu
Bileraren ostean LABek ohar batean salatu duenez, Osakidetzak "gainean daukagun uda konplikatuari modu desesperatuan aurre egiteko neurri isolatu eta ez nahikoak" jarri ditu mahai gainean.
Sindikatu abertzalearen ustez, "osasun zentroen ordutegia murriztea eta pediatrak anbulatorio batzuetan elkartzea euskal jendartearen osasun eskubideari murrizketa garbiak dira"
UGTk ere ohar baten bidez adierazi du bere iritzia. Osakidetzak egindako proposamenak osasun zerbitzua murriztuko duela uste du sindikatuak. Ana Vazquez UGT-Euskadiren Osasun arduradunaren hitzetan, "profesionalen gutxienez % 60 ordezkatzeko eta bajen % 100 betetzeko proposamenak lagungarriak dira, baina ez dira nahikoak".
CCOO sindikatuarentzat "etsigarria" izan da gaurko bilera, eta bajen % 100 betetzeari ondo iritzi badio ere, proposamena "nahikoa ez" dela nabarmen du.
Deitoratu duenez, Osakidetzak ardura postuetan dauden profesionalak ordezkatuko ditu, baina ez die erantzungo langileen beharrei. CCOOren aburuz, beharginen % 60 ordezkatzea "gutxi" da, "are, grebetako gutxieneko zerbitzuak ere ez lituzkete beteko, kasu batzuetan".
Satse erizainen sindikatuaren berbetan, Osakidetzaren proposamena "ez da nahikoa". "Egungo Lehen Arretako eredua jasangaitza da, eta ez dio erantzuten egungo gizartearen beharrizanei", erantsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.