Osakidetzako Lehen Arretako langileek egungo eredua eskasa dela salatu dute
Greba eguna izan dute ostiral honetan Osakidetzako Lehen Mailako Arreta zerbitzuan, besteak beste, prekarietatea salatu eta hobekuntzak eskatzeko. Guztira, 5.000 langile zeuden greba egitera deituta. Greba deialdiak eragin nabarmena izan du osasun zentroetako eguneroko martxan. Gaurkoa bigarren greba eguna da; izan ere, apirilaren 12an egin zuten lehendabiziko lanuztea. Lehen Mailako Arretako egungo eredua “guztiz eskasa” dela salatu dute sindikatuek.
Asteartean Eusko Jaurlaritzak Familia Medikuntzako eta Erizaintzako 46 plaza sortzea onetsi bazuen ere, Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Lehen Arretako Arnasberritzen plataformak grebari eustea erabaki dute.
EAEko Medikuen sindikatuak ere bat egin du mobilizazioekin.
Deitzaileen esanetan, Lehen Arreta zerbitzua egoera larrian dago, eta bertan lan egiten duten profesionalek lan-karga jasanezinak pairatzen dituzte eta eurenak ez diren funtzioak betetzen dituzte. Horrez gain, gaixoek gero eta denbora gehiago itxaron behar izaten dutela salatu dute.
Sindikatuen aldarrikapen nagusia lantaldea handitzea da, langileek pazienteekin egoteko denbora gehiago izan dezaten. Gainera, mediku bakoitzeko erizain bat egotea eta baja guztiak ordezkatzea aldarrikatzen dute.
Grebaren jarraipena % 65ekoa izan dela azaldu du ELA sindikatuak. Sektoreko mila bat profesional baino gehiagok protesta egin dute Donostian, langileen "egoera larriarentzako erantzunak" eskatzeko.
Greba "masiboa" izan dela ziurtatu du ELAk agiri batean. "Zentro askotan % 100ek greba egin dute, medikuek, pediatrek eta administrari laguntzaileek bereziki", zehaztu duenez. Guztira, jarraipena % 65ekoa izan da.
Osakidetzak, ostera, grebaren jarraipena % 35ekoa izan dela esan du. Lurraldeka, Bizkaian % 37, Araban % 36 eta Gipuzkoan % 31koa izan dela azaldu du. Kategoria profesionalen arabera, medikuen % 56k greba egin dute, erizainen % 19k eta gainerakoen % 27k.
Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak agerraldia egin du komunikabideen aurrean. Apirilaren 12an, aurreneko greba egunak izandako jarraipenaren "antzekoa" izan du gaurkoak.
Eragozpenengatik barkamena eskatu die Juan Luis Diegok erabiltzaileei, eta beharginen greba eskubidearenganako "errespetua" agertu du, baina Osasun Sailaren "elkarrizketarako" apustuari "erantzun egokia ez" dela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.