MasMovil-eko presidenteordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Poza: 'Enpresa amerikarrak garajeetan sortzen dira, gipuzkoarrak harategietan'

MasMovil konpainia ospakizunetan murgilduta dago, Ibex 35ean sartuko baita. Pozak enpresa-sortzaileak laudatu ditu: “AEBetan enpresa handien sortzaileen izenak ezagutzen dituzte, hemen futbolarienak”.
Jose Poza MasMovil konpainiako presidenteordea.
Jose Poza MasMovil konpainiako presidenteordea. Irudia: Radio Euskadi

"Izari gipuzkoarrarekin ospatuko dugu. Egonkor garai onetan eta garai txarretan", adierazi du Jose Poza MasMovil konpainiako presidenteordeak. Telekomunikazio enpresaren ibilbidea azaldu du Radio Euskadi irratian. Donostiako harategi batean sortu zuten 1997an, eta 2019an Ibex 35 indizean sartuko da. Zortzi milioi bezero eta 500 langile dituzte, eta Euskadin errotuta daude. Estatuko laugarren operadorea da. "20 urte dituzunean axolagabea zara, enpresak sortzeko beharrezkoa da, baina arduragabeek soilik ekiten baldin badute arazo bat dugu".

Interneten hasierarekin gizartean erabateko aldaketa bat ikusi zuela azaldu du Pozak, eta horregatik esparru horretan enpresa bat sortzera ausartu zen. "Ameriketako Estatu Batuetatik kontatzen baldin badigute gehiago betetzen gaitu, baina hemen ere ahal dugu". "Axolagabekeriaren" bidea hartzeko eskatu die gazteei, "denborarekin pasatzen delako". AEBetan paralelismoak bilatzen ditu: "amerikarrak garajeetan jaiotzen dira eta gipuzkoarrak harategietan"; izan ere, harategi bat izan zen enpresaren aurreneko egoitza.

2012an hazten hasi ziren -6 milioi euroko fakturazioa- eta Burtsako merkatu alternatiboan murgildu zen Euskadiko aurreneko konpainia izan zirela gogorarazi du Pozak. Enpresa sendotu eta egoitza fiskala Madrilen kokatu zuten, eta 2016an burtsara jauzi egin zuten: "konpainia globala gara". Bi urte eskasetan 'mab' merkatutik Ibex 35era salto egin duen lehen enpresa izan da -1.500 milioi euroko fakturazioa eta 2.000ko helburuarekin-. "Nik ez dut nire konpainiaz haratago erabakitzen", erantzun du Pozak, Ibex 35ek gobernuak jarri eta kentzen ote dituen galdetu diotenean. "Gure hazkunde tasa mantendu nahi dugu". Pozaren ahotan, "5Gk teknologiaren ikuspegia aldatuko du. Erantzuteko orduan funtzionaltasun handiagoa emango digu, ez gara suposatuko duenaren jakitun".

"Enpresaburu gehiago behar ditugu". "Bide zail eta oso azkarra da", onartu du, baina "balio ikaragarria sor dezake", "gure gazteek sei hilabetetan sendatzen den axolagabekeria eta ausardia hori har dezaten zerbait egin behar dugu". Norbaitek enpresaburuen irudi zaharra oraindik mantentzea errefusatu du, XXI. mendean, "gizarteak eraikitzen eta lortzen duen oro aintzat hartzen dugu". Horregatik, ikasketak bukatzen dituzten gazte "ekintzaileen espiritua" faltan botatzen du Pozak. Enpresak laguntzea eskatu dio gizarteari, ez hainbeste erakunde publikoei.

"Ameriketako Estatu Batuetan enpresa handietako sortzaileen izenak ezagutzen ditu jendeak, hemen futbolarien izenak dakizkigu", kritikatu du Pozak, "aintzat hartu" beharko lituzketela uste du. "Ekintzaileen espiritua ez da aukeratu gutxi batzuen kontua, herri baten arima baizik".

Zegonak Euskaltel bereganatu berri du. Pozak hizpide izan du: "enpresa dinamiko bat gara, aukera asko aztertu dira, baina batzuk balorazio soiletan geratzen dira". Euskaltelek bezero gehiago ditu Euskadin: "oraingoz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X