MásMóvil konpainia gipuzkoarra IBEX 35ean sartuko da ekainaren 24an
MásMóvil Taldea telekomunikazioko konpainia IBEX 35 Espainiako burtsaren adierazle nagusian sartuko da ekainaren 24an, Técnicas Reunidas ordezkatuz, burtsa adierazlearen Aholku Batzorde Teknikoak ostegun honetan jakinarazi duenez.
MásMóvil Gipuzkoan sortu zuten, eta 2017ko uztailaren 14an kotizazio merkatura egin zuen salto, Burtsa Merkatu Alternatiboan (MAB) bost urte eman ondoren. Orain, IBEXean sartu ostean, Espainiako 35 konpainia nagusietako bat bilakatuko da.
IBEX 35aren Aholku Batzorde Teknikoak MásMóvil barneratzea adostu du ohiko bileran. Gaurko saioan, konpainiak % 1,46 egin du gora, eta akzioa 20,80 euroan kokatu da. Dagoeneko, 2.500 milioiko kapitalizazioa lortu du.
Balio horrek beste konpainia askorena gainditzen du, eta, kapitalizazioaren arabera, MásMóvil zazpigarren tokian sailkatuko litzateke. Gaur egun, Técnicas Reunidasek du leku hori. Azken horrek % 0,09 egin du gora gaurko saioan, eta 23,32 euro akzioko eta 1.303,2 milioi euroko kapitalizazioa lortu ditu.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua pozik agertu da, "esanguratsua baita, MásMóvil Taldearentzat zein euskal enpresentzat jauzi kualitatiboa delako".
MásMóvil konpainiak Zuatzu Enpresa Parkean du egoitza, Donostian.
Tapiaren ahotan, albistea "unerik egokienean heldu da. Hain justu ere, euskal enpresak eraldaketa digitalean murgilduta daudenean, 4.0 Industriaren zerbitzu aurrerakoiekin gero eta lotuago".
"Bere garrantzia eta bokazioa ongietorriak dira, Eusko Jaurlaritzak enpresa honen bilakaera txalotzen du; izan ere, start up gisa jaio zen enpresa-sorkuntzarako euskal ekosisteman", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.