Ibarra (Gipuzkoa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fudike galdategiko langile baten minbizia gaixotasun profesional bezala aitortu dute

Behargina 2018ko abuztuan hil zen. Langileak 17 urte eman zituen Fudike enpresan, Tolosako lantegian zein Ibarrako fabrikan.
Ibarrako (Gipuzkoa) Fudike galdategia. Irudia: Google Maps

Ibarrako (Gipuzkoa) Fudike galdategiko langile baten biriketako minbizia gaixotasun profesional bezala aitortu du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN). Behargina 2018ko abuztuan hil zen.

CCOO sindikatuak agiri batean jakitera eman duenez, heriotza gaixotasun profesionalaren ondorio dela onartu du GSINren ebazpenak. Langileak 17 urte eman zituen Fudike enpresan, Tolosako lantegian zein Ibarrako fabrikan.

Beharginaren minbizia eta lanpostuko baldintzen arteko lotura posibleen inguruko ikerketa eskatu zion sindikatuak Osalani, baina Fudikek " ezin izan zuen 2012 baino lehenagoko langileen segurtasunaren eta osasunaren inguruko dokumentaziorik aurkeztu".

"Tolosako lantegian prebentzio neurriak zirela argudiatu du enpresak, baina ezin izan dira baieztatu, ezta lantokian zenbat silize hauts zegoen zehazteko datu objektiborik ere", azpimarratu du sindikatuak.

"Langileen segurtasuna eta osasuna babesteko betebeharra serio hartzeko" eskatu die CCOOk enpresei, "laneko arriskuak prebenitzeko kudeaketa eraginkorra eginez, langileen osasuna benetan babesteko".

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X