Hezkuntza Saila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egingo du 2020an

Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak eta egonaldiak egiteko 533 plaza eskainiko ditu Hezkuntza Sailak datorren ikasturtean.
Gazte talde bat ordenagailu baten alboan
Gazte talde bat ordenagailu baten alboan. Argazkia: pixabay.com

Hezkuntza Sailak datorren 2019-2020 ikasturte berrirako ere Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak eta egonaldiak egiteko deialdia egingo du. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako zein Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduriko ikastaro hauek 2020ko udan egingo dira.

Hizkuntza ikastaroak eta egonaldiak egiteko 533 plaza eskaintzen dituen deialdia Gobernu Kontseiluaren azken bileran onartu zen, uztailaren 30ean.

Hezkuntza Sailak 2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoan irekiko du 2020ko udako ikastaroetarako izena emateko epea.

2019ko uda honetan ere, 533 euskal ikaslek hizkuntzak ikasteko egonaldi hauetan parte hartu dute (edo parte hartzen ari dira egunotan), 2018-2019 ikasturteko deialdiari esker.

Hezkuntza Sailak 847.038 euro bideratuko ditu deialdi honetarako. Egonaldi bakoitzak ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo den herrialdeko hiriraino; bidaia-asegurua; matrikula eta ikasketa materiala; ostatua; jatorduak; eta ikastaroa egingo den ikastetxera joan-etorriak egiteko hiri-garraioa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X