ALEMANIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako ekonomia % 0,1 uzkurtu da bigarren hiruhilekoan

Alemaniako ekonomiaren eboluzio txarraren arrazoi nagusia Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertziala da.
Angela Merkel
Angela Merkel. Argazkia: EFE

Estatistika Bulego Federalaren (Destatis) arabera, Alemaniako barne-produktu gordina (BPG) % 0,1 uzkurtu da aurtengo bigarren hiruhilekoan, lehenengoarekin alderatuz.

Bigarren hiruhileko estropezua lehenengo hiruhilekoaren % 0,4ko igoeraren ostean heldu da.

Alemaniako ekonomiaren eboluzio txarraren arrazoi nagusia Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertziala da, horrek kalte egin baitio atzerriko sektore indartsuari eta manufaktura-industriaren errendimenduari.

Azken egunetan emandako datuen arabera, industriaren produkzioa % 5,2 jaitsi da uztailean, urtebeteko datuekin alderatuta, hamarkadako jaitsiera handiena, eta esportazioak % 8, azken hiru urteetan izandako beherakada handiena.

Boris Johnson lehen ministro izendatu ostean akordiorik gabeko amaierara hurbiltzen ari den "brexit"aren inguruko zalantzak eta euroguneko ekonomia hozteak eta Italiako arazo politikoek ere asko lagundu dute horretan.

Motorraren industria (herrialdeko enplegatzaile eta esportatzaile nagusia) ere, ez dago unerik gozoenean. Iazko urte amaieran Europak ezarritako emisio arau berriek eragindako arazoei eskariaren jaitsiera gehitu zaie.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X