Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Palestinako agintariek presio Espainiari, CAFek Jerusalemgo tranbia egin ez dezan

Beasaingo enpresari ohartarazi diote hiri santuan lan egiten badu ondorio legal eta komertzialak izan ditzakeela mundu mailan.
Jerusalemgo tranbia.
Jerusalemgo tranbia. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Palestinako agintariak Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarri dira Beasaingo CAF enpresak Jerusalemgo tranbia luzatzeko kontratua eskuratu eta hiru astera.

Palestina Askatzeko Erakundearen helburua da presio egitea, CAFek atzera egin eta egitasmoan parte hartu ez dezan.

Mikel Ayestaran EiTBko kazetaria Ramala izan da Nasser Qudwa Palestinako Atzerri ministro eta NBEko enbaxadore ohiarekin. Goi diplomazialariak azaldu dionez, "Espainiako Gobernuak CAFi Jerusalemgo egoera azaltzea eta neurri legalak hartzea nahi dugu".

CAFi Beolia enpresa frantsesarekin gertatutakoa gogorarazi dio Qudwak, tranbiaren lehen linea egiteko lehiaketa irabazi ondoren, azkenean Jerusalemdik atera behar izan zen nazioarteko presioak eraginda.

Espainiako Gobernuarekin abiatutako hartu-emanak fruiturik ematen ez badu, Palestinako agintariek prest dute hurrengo urratsa: "Herrialde lagunei, besteak beste, herrialde arabiarrei, konpainiarekin lan ez egiteko deia egingo diegu".

Abuztu hasieran iragarri zuen CAFek Saphir eraikuntza-enpresarekin osatutako TransJerusalem J-Net Ltd kontsortzioak irabazi zela Jerusalemgo tren arinaren 2. linea egiteko lehiaketa, 1.800 milioi euroan. Lanok egiteko, baina, Palestinako lurrak desjabetu beharko dituzte, eta horrek sekulako polemika sortu du nazioartean. Egoera horren aurrean, nazioarteko legezkotasuna urratzen duten lanetan parte hartzearen aurka azaldu zen CAF Beasain enpresako langileen batzordea.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X