Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esportazioek % 9,4 egin dute behera uztailean EAEn

Urtarrila eta uztaila bitartean esportazioak 15.198,4 milioi euroraino iritsi dira, aurreko urtean lortutakoak baino % 0,8 gutxiago.
Edukiontziak portu batean. Argazkia: pixabay.com

Ondasunen esportazioak % 9,4 jaitsi dira uztailean; aurten, 2.143 milioi euroraino iritsita dira eta aurreko urtean, aldiz, 2.367 milioi euroraino, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) gaur jakitera eman duenez. Urtarrila eta uztaila bitartean esportazioak 15.198,4 milioi euroraino iritsi dira, aurreko urtean lortutakoak baino % 0,8 gutxiago.

Ondasun energetikoen esportazioek % 34,3 egin dute behera eta energetikoak ez direnak, berriz, % 6,6 jaitsi dira.

Batez ere, motordun ibilgailuak fabrikatzeko produktuen esportazioak egin du gora (% 19,3), esportazio gehien izan duen arloa (% 29,4) izan baita.

Industria eta petrolio-erauzketak, esportazio arlorik garrantzitsuenak, % 39,7 egin du behera. Siderurgiak (% 15,3), motordun ibilgailuak (% 0,8) eta orotarako makineriak (% 21,2) gora egin dute.

Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, AEBk eta Italiak jaso dute EAEko esportazioaren gehiengoa: % 50,9.

Inportazioak ere jaitsi egin dira, % 8,8, hain zuzen, 1.607 milioi euroraino. Inportazio energetikoak % 31,5 murriztu dira, eta energetikoak ez direnak, berriz, % 3,2.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X