Pentsioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Batez besteko pentsioa 1.234 eurokoa da EAEn, eta 1.141 eurokoa Nafarroan

Euskadik batez besteko pentsiorik altuena du, Estatuko autonomia-erkidegoetakoarekin alderatuta; Nafarroa laugarren dago zerrendan. 559.549 pentsiodun daude EAEn, eta 137.133 dira Foru Erkidegoan.
Euskadik batez besteko pentsiorik altuena du. Argazkia: EFE.

Euskal Autonomia Erkidegoan, batez besteko pentsioa 1.234,38 eurokoa da, 2019ko irailaren 1eko datua eguneratuta, eta Nafarroan, aldiz, 1.141,16 eurokoa da, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera. Euskadik batez besteko pentsiorik altuena du, gainerako autonomia-erkidegoetako datuekin alderatuta, eta 559.549 pentsiodun ditu; Nafarroan, berriz, 137.133 pentsiodun daude, eta batez besteko pentsiorik altuenen zerrendan laugarren postuan dago.

Duela urtebeteko datuekin alderatuta, batez besteko pentsioa % 3,7 igo da Euskadin azken 12 hilabeteotan, eta igoera % 3,6koa izan da Nafarroan. Pentsioen kopuruari dagokionez, azken urtean % 1,2 hazi da EAEn eta % 1,3 Nafarroan.

Euskadik eta Nafarroak Estatuko batez besteko pentsioak baino handiagoak dituzte; izan ere, Estatu mailan 993,11 eurokoa da (% 3,73 igo da urtebetean). Euskadi ez ezik, Asturias (1.171 euro) eta Madril (1.167) daude Nafarroaren aurretik batez besteko pentsioen zerrendan. Estatuan, erretiroagatik jasotzen diren pentsioak, batez beste, 1.140 eurokoak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X