Aernnovak General Electricen zati bat erosi du Ingalaterran
Aernnovak akordioa egin du General Electric Aviationen aeroegituren negozioa erosteko. Hamble da hori, eta Ingalaterran du egoitza. Hegazkin zibil eta militarren osagaiak egiten ditu enpresak, puntako teknologiadun egitura metalikoak, akrilikoak eta hibridoak.
80 urteko historia eta 700 langiletik gora ditu Hambleko lantegiak, eta Arnnovarenak osatuko ditu, hegoetako osagarri handiak eta egitura zailak ekoizteko.
Aernnova bezalaxe, Hamble parte-hartzaile aktiboa da Clean Sky 2-n, aeronautikan I+G+B alorrean dagoen ekimen handienean, euskal enpresak jakitera eman duenez.
Hamblenen jarduerak Aernnovaren ekoizpen eta diseinu gaitasunak "nabarmen" hobetuko ditu, produktu sorta osatuko du, eta konpainiak "zibil eta denfentsa programetan" duen hornitzaile posizioa indartuko du.
Gainera, Hamble erosita, Aernnovak operazioetarako base bat izango du Erresuma Batuan, sektore aeroespazialean eta defentsan mundu mailako merkatu handienetako batean.
Aernnovak 200 milioi dolar gehiago jasoko ditu urtean, eta operazioak Airbusen oniritzia du, bezero handienarena, alegia.
Albiste gehiago ekonomia
Enplegu erregulazioko espedientearen kaleratzeak 22tik 14ra jaitsi ditu Serveok, eta langileek greba abiatu dute
Enpresak banan-banan negoziatuko du kaleratutako langile bakoitzarekin. Sindikatuek salatu dute Bridgestoneko langileak atzeman dituztela Serveoko beharginen lanak egiten, greba hasi eta bi ordura.
Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan eskainitako irakasle-plazen % 17 hutsik geratu dira Nafarroan
Eskainitako 473 plazetatik 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, berriz, ia ez da lanposturik geratu bete gabe.
Correosek aldi baterako etengo ditu balio txikiko paketeen bidalketak Estatu Batuetara eta Puerto Ricora
Correosek ostiral honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, Estatu Batuetako aduana-arauak aldatu dira, balio txikiko bidalketei aplikatzen zitzaien muga-zergen salbuespena kentzeko. Ondorioz, Correos-ek mota horretako bidalketak 24ko (igandea), 23:59ra bitartean soilik onartuko ditu.
AEBko banku zentrala interes-tasak jaistea aztertzen ari da
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidenteak Trumpen garaiko lehen murrizketa iradoki du, eta New Yorkeko burtsak gora egin du.
Grebari amaiera emateko enpresaren eta Udalaren jarrera “arduragabea” kritikatu dute Gasteizko lorezainek
Ohartarazi dutenez, "ez da gatazkaren amaiera ikusten" eta euren lan-aldarrikapenak babesteko herritarren sinadurak biltzen hasi dira.
Europar Batasunak akordio formala itxi du AEBekin % 15eko muga-zerga orokorrerako
Automobilei muga-zergak murrizteko, baldintza da AEBko nekazaritza-produktu eta elikagaiei zergak kentzea.
Sindikatuek 138.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata propioa eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
Turista eta ostatu-gau gehiago uztailean, EAEko hoteletan
Aurtengo uztailean, mundu zabaleko hainbat herritako bisitarien kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik etorritakoen kopuruak, ordea, behera. Bestalde, 2025eko lehen zazpi hilabeteetan, sarreren eta ostatu-gauen kopuruak handitu dira, % 4,0 eta % 4,8, hurrenez hurren.
EHAAk Gasteiz bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura argitaratu du
Orain alegazioak aurkezteko 20 eguneko epea irekiko da. Donostia dagoeneko ofizialki izendatu dute eremu tentsionatu, eta, Bilbori dagokionez, berriz, maiatzaren 30ean argitaratu zen prozeduraren hasiera EHAAn.
Zangozako Mina Muga meategian 270 milioi euroko inbertsioa egiteari uko egin dio Txinako Qinghai taldeak
Geoalcali filialaren bitartez, Mina Muga proiektuaren sustatzaile den Highfield Resources Limitedek ziurtatu du inbertitzaileekin hitz egiten eta finantzaketa aukera berriak aztertzen ari dela proiektuarekin aurrera jarraitzen saiatzeko.