soldata-arrakala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute EAEn

7.552 euroko aldea dago, batez beste. Arrakala handiagoa da zerbitzu eta industria sektoreetan, prestakuntza txikiko lanbideetan eta aldi baterako kontratuetan.
Bi emakume laborategi batean lanean.
Bi emakume laborategi batean lanean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Urteko batez besteko soldatari erreparatuz gero, emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Hain justu, soldata-arrakalari aurre egiteko jardunaldia egin du gaur Justizia Sailak Donostian, "Generoagatiko soldata-diskriminazioaren gaineko kontrol publikoa" lelopean.

Sailak ohar batean nabarmendu duenez, 7.552 euroko aldea dago. Arrakala handiagoa da zerbitzu eta industria sektoreetan, prestakuntza txikiko lanbideetan eta aldi baterako kontratuetan.

Eusko Jaurlaritzak generoagatiko soldata-diskriminazioa salatzeko kanpaina jarri du martxan. Salaketak Lan Ikuskaritzaren aurrean edota iruzurraren postontziak aurkeztu ahalko dira.

Horrez gain, legegintzaldi honetan lurralde bakoitzeko Lan Ikuskaritzetan unitate bereziak sortu dituzte, berdintasunean trebatutako ikuskatzaileekin.

Donostiako Miramar jauregian egingo duten jardunaldian, 100 bat adituk parte hartuko dute, besteak beste, Elisa Sierra Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak edota Tulio Rodriguez-Madridejos Lan-arloko magistratuak. Italian, Frantzian eta Portugalen horri aurre egiteko abiatutako politikak azalduko dituzte adituok.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X