Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SMN sindikatuak greba deitu du Osasunbidean astelehen honetatik aurrera

Iruñean, Lizarran eta Tuteran batzarrak egin eta greba egitea erabaki dute. Greba egiteko arrazoi nagusiak soldatak eta lan-karga direla argudiatu dute.
Nafarroako Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

SMN medikuen sindikatuak lan-baldintza hobeak lortzeko mobilizazioei helduko die berriz astelehen honetan. Konkretuki, astebeteko greba deitu du.

Iruñean, Lizarran eta Tuteran batzarrak egin, eta greba egitea erabaki dute. Osasunbideko 2.400 medikuetatik 150ek eman dute botoa batzarretan, eta % 70 greba egitearen alde agertu dira.

Greba egiteko arrazoi nagusiak soldatak eta lan-karga direla argudiatu dute. Akordiorik ezean, urtarrileko azken astean berriro lanuztea egitea ez du baztertu sindikatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos Trapagarango langileak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aferak barne-krisia eragin du ELAn, eta Trapagarango afiliatuek baztertuta daudela adierazi dute

Trapagarango lantegiko ELAko ordezkariek afiliazio ia osoaren babesa jaso dute; % 94ko aldeko boto eskuratuta. Sindikatuak, bere aldetik, ohar bat argitaratu du esanez, ez duela onartuko bere izenean "langile batzuek erabakitzea beste batzuk direla kaleratuak". Enpresaren "tentazioan erortzea gizatiarra" dela adierazi du, baina "sindikalki onartezina" dela berretsi du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat Eusko Legebiltzarreko hesiari katez lotu zaio, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren atartera pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, eta gutxieneko soldata propioa izateko pilota Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan" dagoela, Bittor Gonzalez LABen ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X