Grebak Frantzian garraioa blokeatu du bigarren egunez
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak sustatutako pentsioen erreformaren aurkako grebak blokeoak eragin ditu ostiral honetan, abenduak 6, bigarren egunez lurreko eta aireko garraioan.
Trenbideen Sozietate Nazionalak (SNCF) jakinarazi duenez, batez beste, abiadura handiko trenen (TGV) % 10 baino ez dira ibiliko, aldiriko trenen % 15 eta Parisen zein eskualdeko trenen % 30, gehienak autobusekin ordezkatuta. Biarritzen programatutako hegaldien erdiak ez dira aireportutik aterako, eta hiriko tren zerbitzuak geldirik jarraitzen du.
Espainia, Italia eta Alemaniara doazen trenak etenda egongo dira; Suitzara doazenetatik joan-etorriko Paris-Basilea trena baino ez da ibiliko; Londresera doazenen Eurostar konpainiako erdia programatuta daude; eta Belgika zein Herbehereetara doazen Thalysen bi heren.
Parisko metropoli-sarearen zirkulazioan ere izan du eragina, kudeatzen duen erakundearen (RATP) arabera. Bi metro linea bakarrik, automatizaturik dauden bakarrak, ohiko trafikoa bermatu dute; bederatzi bertan behera geratu dira, atzo, abenduaren 5ean, baino bi gutxiago, eta beste bostetan jarioa jaitsi egin da, kasu batzuetan laurden bat.
Gainera, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak (DGAC) Paris, Lyon, Marseilla, Tolosa eta Bordeleko aireportuetan jatorria edo helmuga duten hegaldien programa % 20 murrizteko eskatu zien atzo aire konpainiei.
Lehen orduan, 07:30ean (06.30 GMT), ohiko ehun kilometroen aurrean 292 kilometroko auto-ilarak izan dira Parisko eskualdean, "BFM TV" kateak azaldu duenez, eta Frantziako zortzi findegietatik zazpik greban jarraitzen dutela nabarmendu du.
Egungo 42 erretiro-erregimenen ordez, kotizatutako euro bakoitzak mundu guztiari eskubide berberak bermatuko dizkion puntutako sistema bat ezartzeko planaren aurka agertu dira sindikatuak.
Atzo, abenduak 5, erreforma horren aurka antolatutako 250 manifestazio baino gehiagok 806.000 pertsona bildu zituzten herrialde osoan, Poliziaren zenbaketaren arabera, eta 1,5 milioi baino gehiago, CGT sindikatuaren arabera.
Astelehen honetan Agnès Buzyn Osasun ministroa eta Jean-Paul Delevoye pentsioen erreformarako goi komisarioa inplikaturik dauden gizarte eragileekin bilduko dira.
Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak ostiral honetan azpimarratu duenez, Exekutiboak ez du erreforma erretiratzeko asmorik, eta Edouard Philippe lehen ministroak datorren astean emango du horren berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.