finantza-emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltel Taldeak 25 milioi euro banatuko ditu gaur bere akziodunen artean

Konpainiak finantza-emaitza "oso positiboak" lortu zituen 2019ko hirugarren hiruhilekoan. Zehazki, 0,14 euro emango ditu akzio bakoitzeko.
Euskaltel.
Euskaltel. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia

Euskaltel Taldeak 25 milioi euro banatuko ditu gaur, asteazkena, akziodunen artean, konturako dibidendu gisa. Zehazki, 0,14 euro emango ditu akzio bakoitzeko.

Taldeak laugarren urtez jarraian banatu du dibidendua, 2015eko uztailean konpainia burtsara atera zenetik, eta konpainiak akziodunei ordaintzeko duen "politika jasangarriari eusteko konpromisoa" islatzen du dibidendu banaketa horrek.

Konpainiak finantza-emaitza "oso positiboak" lortu zituen 2019ko hirugarren hiruhilekoan. EBITDA eta kutxa-sorkuntza % 2,8 eta % 8,1 hazi ziren aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta, ondorioz, diru-sarreretan eta EBITDA diru-sarreretan "urteko hazkunde positiboa" izan zen laugarren hiruhilekoan. Taldeak otsailaren 25ean jakinaraziko ditu iazko emaitzak.

Finantza merkatuek konpainiaren bilakaera positiboa aitortu dute, eta Euskaltelen akzioaren prezioa %3 baino gehiago igo zen 2019an, Espainiako merkatuko erreferentziazko indizearen bilakaera baino ia hiru aldiz gehiago.

Ondorioz, abenduan, Euskaltel Ibex Medium Cap indizean onartu zuten, Ibex 35etik kanpo Espainiako balore merkatuan dauden 20 enpresa adierazgarrienak biltzen dituen finantza indizean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X