Iberdrolak mozkin-marka hautsi du 2019an, 3.406 milioi euro irabazita
Iberdrolak 3.406 milioi euroko mozkin gordina izan zuen 2019an, hau da, aurreko ekitaldian baino % 13 gehiago, enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez; hortaz, Iberdrolak mozkin-marka hautsi du azken urtean. Horrez gain, taldearen ustiapen-mozkin gordina 10.000 milioi eurotik gorakoa izan zen, lehen aldiz, % 8,1eko hazkundea izanda. Sareetako eta sorkuntzako jarduerek eman diote bultzada ustiapen-mozkin gordinaren datuari, nahiz eta, ekoizpen hidroelektrikoari dagokionez, konpainiak azken urteotako kopururik txikienetakoa izan duen.
Iberdrolaren 2019ko inbertsioak inoizko handienak izan ziren, 8.158 milioi eurokoak hain zuzen ere (2018an baino % 32 gehiago), eta horrek eragina izan du ekitaldiaren emaitzetan. Inbertsio horietako % 44 sareei zuzendu dizkiete, eta % 41 berriztagarriei.
Horri esker, Ignacio Sanchez Galan buru duen taldea merkatu guztietan sendotu zen. 2019an, 5.500 megawatt gehiago instalatu zituen; azken bost urteotako batez besteko kopurua, ondorioz, boskoiztu egin zuen Iberdrolak.
Gaitasun berri horri, energia-enpresak egun Espainian, Portugalen, Erresuma Batuan, Mexikon, Brasilen eta beste merkatu berri batzuetan (Australian, adibidez) eraikitzen ari den 9.000 megawatt berriak gehituko dizkio. Halaber, hainbat proiektu ditu garatzeko, mundu osoan; guztira, 40.000 megawatt gehiago ekarriko dituzte hitzartutako proiektu horiek.
Gainera, sareen negozioan egindako inbertsioek taldearen aktibo arautuen balioa igoarazi dute: 31.000 milioi eurokoak izan dira 2019an, 2018an baino % 6 gehiago. Gainera, testuinguruak, arautzeko marko berriekin, egonkortasun handiagoa ekarriko du.
Ignacio Sanchez Galanen hitzetan, 2019ko emaitzek "konpainiaren ikuspegi estrategikoa eta gauzatze-gaitasuna islatzen dituzte; horien bidez, egungo energia-trantsizioari duela 20 urte hartu genion aurrea".
2020rako aurreikuspena
2020rako, 10.000 milioi eurotik gorako inbertsioekin (marka ezarriko dute), Iberdrolaren aurreikuspena da mozkin garbiak % 8 edo 9 egitea gora, finantza-sendotasunari eta dibidendu gorakorretako politikari eutsita. Hazkunde-erritmo horrek ondorengo urteotan ere jarraituko omen du.
Akziodunarentzako ordainketari dagokionez, taldearen emaitzekin bat doa hori ere; izan ere, % 14 hazi da, 0,40na euro akzio guztietan. Ondorioz, Administrazio Kontseiluak, apirilaren 2ko Akziodunen Batzar Nagusian, akzioko 0,232 euro gordineko dibidendu osagarria proposatuko du. Horri akzio bakoitzari emandako 0,168 euro gordineko dibidendua gehitu behar zaio; otsailaren 5ean abonatu zen, kontura, azken dibidendu hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.