CORONAVIRUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaiako Portuko Agintaritzak "COVID-19 kasu bat ezkutatu" duela salatu dute

Sindikatuek esan dutenez, joan den igandean portuko langile batek positibo eman zuen koronabirusean, baina enpresak ez zuen jakinarazi eta ez zuen koarentenarik agindu.
Pasaia. Artxiboko irudia.
Pasaia. Artxiboko irudia.

Pasaiako Portuko Agintaritzak  langile batek koronabirusean emandako positiboa "ezkutatu" egin duela salatu du bertako enpresa batzordeak.  Ohar batean jakitera eman dutenez, martxoaren 15ean jakin zuen enpresak Praktikoen Korporazioko behargin batek COVID-19 gaitza zuela,  baina ez zuen ez jakinarazi ez eta neurririk hartu ere.

UGT, CCOO, ELA  eta LAB sindikatuek osatzen duten batzordeak gogor kritikatu du enpresaren jarrera, "iturri ez ofizialen bidez" izan dutelako lankidearen koronabirus kasuaren berri. Enpresak "ezer gertatu ez balitz bezala" jarraitu duela lanean esan dute, "interes ekonomikoen defentsan".

"Enpresak hartu dituen neurriak gutxienekoak izan dira, eta bistakoa da gure artean dagoen kutsatze arriskua", gaineratu dute. Bata bestearen ondoan aritzen direla lanean, egun osoan, eta aldageletan ere, elkarrengandik oso gertu egoten direla salatu dute.

Azken aste honetan, portuan betiko sartu-irtena egon dela, eta inork ez duela neurririk hartu nabarmendu dute sindikatuek. "Koronabirusa duen pertsona bat daukagu, eta beste hiru sintomekin daude Praktikoen Korporazioan, proba noiz egingo zain", gaineratu dute.

Enpresa batzordeak dei egin die Pasaiako portuan lan egiten duten langile guztiei, "koronabirusaren zabalkundea galarazteko neurriak exijitu ditzaten".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X