10.974 langabe gehiago martxoan EAEn eta 3.390 Nafarroan, koronabirusaren ondorioz
COVID-19 gaitzak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz, langabeen kopuruak nabarmen egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoan; izan ere, aurreko hilabetearekin alderatuta, 10.974 pertsona gehiagok eman dute izena Euskadiko enplegu-zerbitzu publikoen bulegoetan. Beraz, 128.213 langaberekin amaitu da hilabetea.
Otsaileko datuekin alderatuta, % 9,36 egin du gora langabeziak, eta, iazko martxoarekin alderatuta, 10.261 langabe gehiago (% 8,70 gehiago) daude gaur egun Euskadin.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban, % 10,91 egin du gora langabeziak otsaileko datuekin alderatuta (2.109 langabe gehiago); Gipuzkoan, % 9,90 (3.072), eta Bizkaian, % 8,66 (5.793).
Sektore guztietan egin du gora langabeziak, batez ere zerbitzuetan (7.947 langabe gehiago), industrian (1.399), eraikuntzan (880), aurreko lanik gabeko kolektiboan (597) eta nekazaritzan (151).
Martxoan Euskadin zenbatu dituzten 128.213 langabeen artean, 9.589 langabek 25 urte baino gutxiago dituzte; beraz, otsailean baino 963 langabe gehiago izan zenbatu dituzte adin-tarte horretan.
Langabeziaren gorakada gizonen artean izan da nabarmenagoa, 6.060 gizon langabe gehiago izan baitira (57.178 guztira). Emakumeen artean, berriz, 4.914 langabe gehiago zenbatu dituzte (71.035 denera).
Bestalde, 55.692 kontratu sinatu dira martxoan, aurreko hilabetean baino 17.012 gutxiago, eta horietatik 5.517 mugagabeak izan dira (otsailean baino 1.362 gutxiago).
EAEko langabeen kopuruak ez zuen 9.000 pertsonatik gorako gorakadarik izan 2012ko urtarriletik, krisi ekonomikoaren garaian.
Nafarroan, berriz, % 9,98 egin du gora langabeziak martxoan, 37.365 langabe zenbatu baitituzte; beraz, aurreko hilean baino 3.390 langabe gehiago daude, eta iaz baino 3.672 gehiago (% 10,90 gehiago).
Espainian, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak 302.265 eskatzaile berri zenbatu ditu aurreko hilabetean, eta, ondorioz, 3,54 milioi langabe daude guztira. 2020ko martxoko datua inoizko daturik txarrena izan da, martxo batean inoiz baino langabe gehiago zenbatu baitituzte.
Aldi baterako kontratuak ez berritzea
Borja Belandia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren arabera, martxoan izandako langabeziaren gorakada koronabirusaren krisiaren ondorioz jarduera eten duten enpresetan aldi baterako kontratuak ez berritu ez direlako eman da "nagusiki".
Belandiak esan duenez, martxoaren 12a arte, pandemiak eragindako langabeak langabeen erregistroan agertzen hasi zirenetik, joera positiboa zen; horrela, koronabirusaren krisiagatik izango ez balitz, Belandiak azaldu du "2.000 langabe gutxiago egongo lirateke. Ondorioz, koronabirusaren egoerak 13.000 langabe eragin dituela esan dezakegu".
"Eragin handia"
Mari Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialetako kontseilariak aitortu du "eragin handia" izango duela langabeziak, eta "Enplegu Plana birplanteatzea" ekarriko duela.
Gainera, Maeztuk esan du lanpostuen galera 2008ko krisi ekonomikoan baino "azkarragoa" dela, nahiz eta egungo egoeraren eragina laburragoa izatea espero duen.
Gaur jakinarazi dituzten langabezia datuak eskuartean, kontseilariak esan du "erabaki garrantzitsuak" hartu beharko dituztela, tartean "Enplegu Plana egoera berrira bideratu". Horretarako, eragile sozialekin hitz egingo omen dute "etorkizunean eman beharreko pausoak adosten saiatzeko".
"Enplegua galdu duten pertsonen arretan egin behar dugu esfortzua, ahal bezain laster itzul daitezen lan merkatura. Horretarako babes sozialeko neurriak indartu behar ditugu, inor atzean ez uzteko", adierazi du, azkenaldian hartutako neurriak "norabide horretan" doazela azpimarratu aurretik.
Era berean, "esperantzarekin" jaso omen ditu "enplegu politikei zuzenduta Europak egingo duen Finantziazio Planari buruzko albisteak", "elkartasuna ezinbestekoa" delako "mundu mailako osasun, ekonomia eta gizarte krisiari aurre egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.