Koronabirusaren krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostalaritzarako banatzaileak kexu dira, ERTEak onartzen ez dizkietelako

"Euskadi da aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioeta ezinbesteko arrazoiak onartzen ari ez den erkidego bakarra", salatu dute ohar batean.
Bezeroak, taberna batean
Bezeroak, taberna batean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Adisbask eta Adisalava Euskadiko ostalaritza hornitzeaz arduratzen diren enpresen elkarteek Jaurlaritza kritikatu egin dute aldi baterako lan-espedienteetan argudiatutako ezinbesteko arrazoiak onartzen ez dizkietelako.

Josean Sancho Adisbaskeko presidenteak komunikatu batean azaldu duenez, ostalaritza hornitzeaz arduratzen diren espresek "jardueraren % 95 galdu dute, ostalaritzako negozioek ateak itxi behar izan dituztelako".

"Bezerorik gabeko sektorea da: ostalaritza negozioak itxita daude, eta ospitaleak, gasolindegiak eta zabalik dauden janari denda txikiak hornitzen dituztenek bakarrik egin dituzte gutxieneko zerbitzu batzuk", adierazi du Adisbaskeko presidenteak.

Horregatik ez du ulertzen EAEn ezinbesteko arrazoiak argudiatuta aurkeztutako aldi baterako lan-espedienteak ez onartzea. Patronal honen iritziz, horrek 200 enpresa ixtea eta 3.500 lanpostutik gora galtzea ekar dezake.

"Konparazio bidegabekeria"

Halaber, eta Sanchok gaineratu duenez, "konparazio bidegabekeri honek harritu egiten gaitu egoera larri honetan, izan ere, Euskadi da horrelako eskaerak atzera botatzen ari den erkidego bakarra".

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X