Hirukoiztu egin da Lan Harremanen Kontseilura jo duten euskal langileen kopurua
Euskal Autonomia Erkidegoko 91.424 langileri eragiten dieten 160 gatazka jaso zituen Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) urteko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 13,4 gehiago. Gainera, lan-gazkak konpontzeko asmoz bide horretara jo zuten langileen kopurua hirukoiztu zen 2019ko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, orduan 30.801 behargin izan baitziren.
Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) ostiral honetan emandako datuen arabera, lurralde historikoen arabera, Bizkaian jazo dira lan-gatazka gehienak. Izan ere, 59.774 langileri eragiten zieten 71 kasu Bizkaitik zetozen. Iaz, ordea, 12.953 langileri eragiten zieten 77 kasu aurkeztu ziren.
Gipuzkoatik, berriz, 2.677 langileri eragiten zieten 28 lan-gatazka aurkeztu ziren (2019an, aldiz, 36 kasu eta 9.550 langile izan ziren). Arabari dagokionez, 28.973 langileri eragiten zieten 61 gatazka egon ziren (28 auzi eta 8.298 langile iaz).
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Errenta kanpaina apirilaren 15ean hasiko da Bizkaian
Bizkaiko zergadunek ekainaren 30era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko, eta hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurre, telefonoz edo online. Gainera, lehen aldiz, aitorpena aurkezteko betebeharra 20.000 eurora igo da.
Arabako errenta-kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 25era izango da
Zergadunek 'Rentafacil' modalitatean egindako proposamena onartu ahal izango dute egoitza elektronikoan apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean. Halaber, 'Rentared' Arabako Ogasunaren Laguntza Programaren bidez egindako aitorpenak apirilaren 7tik aurrera ere aurkeztu ahal izango dira.
Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent upelaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zuen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun makurra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea osatu du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.