Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko du eta 3.000 lanpostu zuzen galduko dira

Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatu zuen. Enpresak 20.000 lanpostu murrizteko asmoz abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.
18:00 - 20:00
Nissanen itxieraren ondorioz 3.000 lanpostu zuzen eta 20.000 zeharkako galduko dira

Nissan Japoniako auto-ekoizleak Bartzelonako lantegia ixtea erabaki du, epe ertainera begira abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez. Horren ondorioz, instalazio horretako 3.000 lanpostu zuzen inguru galduko dira, Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, konpainiak gaur goizean jakinarazi dio Ministerioari Katalunian bere jarduera guztia behin betiko amaitzeko erabakia hartu duela. Nissanek ibilgailuak ekoizteko lantegi bat du Bartzelonan, eta, horrez gain, prentsatze instalazio bat eta logistika-zentro bat du Montcada i Rexac herrian (Bartzelona) eta garapen-zentro bat El Prat de Llobregaten (Bartzelona).

Bartzelonako lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatzea erabaki zuen; izan ere, enpresak, nazioartean 20.000 lanpostu murrizteko asmoz (% 15 inguru) abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.

Testuinguru horretan, Bartzelonako lantegiaren jarraipena posible dela ziurtatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Nissanen zuzendaritzari duela hilabete batzuk aurkeztutako bideragarritasun txostena gogora ekarriz. "Errentagarriagoa da inbertitzea itxieraren kostua bere gain hartzea baino, horrek 1.000 milioi eurotik gorako kostua izan lezakeelako", ohartarazi dio Nissani ohar baten bidez.

Nissanen itxierari aurre egingo diotela eta mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuek:

18:00 - 20:00

Nissanen itxierak ez du eragin zuzenik gure autogintzan, baina alorra kezkatuta dago:

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Ipar Euskal Herrian, Asturiasen, Kantabrian… Europa osoan ari dira angula arrantzatzen, EAEn izan ezik”

Angula denboraldia hastear den honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek ezin izango dute angula arrantzatu, Jaurlaritzaren debekua dela eta. Unai Eizagirre Anguleroen Elkartearen lehendakariak onartu du angularen egoera ez dela ona, baina kritikatu du debekua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik ezarri dela, eta, bien bitartean, Asturiasen, Galizian... angula arrantzatzen ari direla. Eurak soluzioaren parte direla nabarmendu dute, eta, Frantziako eredua jarri dute mahai gainean.   

Gehiago kargatu
Publizitatea
X