Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa Ministerioarekin adostu zutela dio Remirezek

Nafarroako Gobernuaren presidenteordeak esan du kudeaketa “koherentea” dela “gure autogobernu gaitasunarekin”, baina aitortu du EAJren “ekarpena positiboa” dela.
orain-default-image

Javier Remirez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta presidenteordeak esan du Bizitzeko Gutxieneko Bitarteko Diru-sarreraren kudeaketa Nafarroako Foru Erkidegoaren esku uztearena "Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia kontseilariak eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroak egindako akordio" baten ondorio dela, "autogobernu gaitasunarekiko koherentziaz", zeren Nafarroak "ogasun propioa du, hiru euskal lurraldeek bezalaxe". Hori bai, EAJk "ekarpen positiboa" egiten duela aitortu du, Navarra Sumak ez bezala. Azken horrek interes orokorraren aurka egiten duela eta "Kongresuan erabat hutsala" dela adierazi du. Bestalde, Remirezen esanetan, EH Bildu "ikuspegi eraikitzailea" izaten ari da.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Nafarroa COVID-19aren kasuan egoera onean dagoela azpimarratu du, baina "osasun aholkuak betetzen ez dituzten gutxiengo batek berragerpen txikiak" eragiten dituela aitortuta. 3 fasean sartzeaz galdetuta, Gobernuak kutsatzeko arriskua "ahal den guztia murriztuko" duela esan du, "baina jarduera ekonomiko eta sozial maila altuagoarekin bateragarria" izanda.

Gaiz aldatuta, baieztatu egin du "Nafarroako erkidegoaren esku dagoen etxebizitza batean" 9 urteko haur bat "bere buruaz beste egiten saiatu" dela. "Dagokion ikerketa abian jartzeko protokoloak martxan" direla aipatu ostean, zerbitzu sozialen lana goraipatu du.

Nafarroako Gobernuko presidenteordeak Navarra Sumari erantzun dio badakiela zein den "nire eta PSNren jarrera" Patxi Ruiz ETAko presoaren harira PSNren eta EAJren egoitzen aurka egiten ari diren pintaketetan. Remirezek ez omen du ulertzen zergatik sortzen diren, "alderdikeriagatik, egitazkoak ez diren eta erabat arduragabeak diren eztabaidak".

Ez da harritu langabezia datuen aurrean, eta Nafarroak bere onera itzultzeko "oinarri ona" duela uste du, "industria sektoreagatik eta esportazioengatik".

Azkenik, bertan behera geratu diren sanferminak izan ditu hizpide, eta "ahal den egun normalena izan dadila" eskatu du, "kutsaduren arriskua handitu ez dadin".

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X