Novia Salcedok gazte-enplegua suspertzeko plan bat jarri du martxan
Novia Salcedo Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, programa bat jarri du abian, EAEko gazteen kontratazioa sustatzeko eta gazte-enplegua suspertzeko, pandemiaren eta krisi ekonomikoaren kalteak bereziki jasan duen kolektiboa baita. Helburuek gutxienez ordaindutako 200 beka sortzea aurreikusi dute, eta urtea amaitu aurretik ikasketak amaitzen dituzten 10.000 gradudunetatik 1.000 gazte baino gehiagori zuzenduko zaie lan-eskaintza.
Sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza-programa aurkezteko ekitaldia gaur goizean izan da, Novia Salcedok Bilbon duen egoitzan; bertan, Begoña Etxebarria Novia Salcedoko zuzendaria, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea eta Agurtzane Llano Gazteriako zuzendaria izan dira. Gazteen kontratazioa sustatzeko eta Euskadin ekonomia jasangarritasunez suspertzeko balioko du.
Bilboko fundazioak, dagoeneko 90 prestakuntza-proiektu ditu formalizatuta eta 33 ia itxita, erdia baino gehiago enpresa txiki eta ertainenak eta mikro ekintzaileenak, eta honako lanbide-arlo hauetan, eskarien hurrenkerari jarraikiz: ekonomia zirkularra, marketina eta eraldaketa digitala, kalitatea, 4.0 industria, proiektuen kudeaketa, nazioarteko merkataritza, logistika eta efizientzia energetikoa.
40 urtetik gorako esperientzia oinarri hartuta, Novia Salcedo Fundazioak esan duenez, krisiak beste aukera batzuk ere susta ditzake, erakundeen partaidetzarekin, enplegua sustatzeko. “Indarberritzea, elkarlanean jardutea, berritzea eta eraikitzea da kontua”, Begoña Etxebarria Bilboko fundazioko zuzendariaren ustez, “eta, horretarako, zenbait baliotan oinarritzea, besteak beste: etika, osasun kolektiboa, profesionaltasuna eta ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna”. Graduatu berriak “prestakuntza bikaina duten gizon eta emakumeak dira, mundu digitalera egokituta daude, eta haiengan mugikortasun murriztuak eta nazioarteko lan-merkatuan sartzeko mugek ez dute profesionalki hazteko gogoa murriztu”, gaineratu du Etxebarriak.
ReACTIVAte programaren 200 beka
Novia Salcedoren ReACTIVAte programak gradudun berrien eta euskal enpresen arteko lotura sustatzea aurreikusten du, eta, horrela, hurrengo ikasturtea hasi baino lehen, fundazioaren konpainia laguntzaileekin batera, gutxienez 200 prestakuntza-beka ordainduak sortzea aurreikusi dute, eta lanez bestelakoak, gazteek esperientzia praktiko kualifikatua berenganatzea da helburua, bereziki merkatuan dauden enpleguetarako eskatzen diren arloetan: ekonomia zirkularra, arkitektura jasangarria, efizientzia energetikoa, kudeaketa aurreratuko ereduak, kudeaketa-sistema integratuak, kultura eta negozio-ekipoak, enplegu sozio-komunitarioa, logistika eta bioteknologia eta biokimika.
Programa horietan parte hartzeko, gazteek honako eskakizun hauek bete behar dituzte: unibertsitate-tituludunak, lanbide-heziketakoak edo doktoregaiak izan behar dute, langabezian edo enplegu-hobekuntzan egon behar dute, eta COVID-19aren pandemiaren ondorioz praktikak egiteko aukera gabe geratu diren azken urteko ikasleak izan behar dute; arreta berezia eskainiko zaio genero-ikuspegiari, krisialdiak emakumeekiko desberdintasuna larriagotu ez dezan.
Bekek 4 hilabete iraungo dute, gutxienez, eta 6, gehienez, 7 orduko lanaldi osoan, eta, hilean, 776 euroko zuzkidura gordina izango dute. Novia Salcedo Fundazioak lanez kanpoko enpresa-praktikak hiru aldeen arteko –gaztea, fundazioa eta enpresa– hitzarmen baten bidez arautzen dira, eta hitzarmen horrek haren erabilera arautu eta segurtasun eta gardentasun osoa bermatzen ditu: zer eginkizun bete daitezkeen, zer babes duen gazteak, zenbat ordu, non, aseguruak eta abar. Espainiako legeria betetzen dute (2011 ED), Europar Batasunaren gomendioak betetzen dituzte eta, besteak beste, Gazteriaren Euskal Kontseiluak eta LANEk ziurtatzen dituzte.
Enpresek, hala, lanbide-profil lehiakorrak eta prestatuak izango dituzte, lan-merkatuko eskari eta joerei erantzuten laguntzeko. Novia Salcedok proiektuak landuko ditu beraiekin, plan trinkoen bidez eta behar den gaztearen profilerako lanbide-interesarekin, eta konpromisoa hartuko du helburuen bilakaeraren eta amaierako ebaluazioaren inguruan tutoretza egiteko. Enpresako egonaldian, Novia Salcedok jarraipena egiteko sistema bat ezarriko du bekadunarentzat eta konpainiako tutorearentzat.
Bekaren aurretik, zeharkako gaitasunen inguruko prestakuntza derrigorra gauzatu beharko da, 16 orduko programa eta ikuspegi praktikoa zein autozuzendua duena, Problem Based Learning (PBL) metodologia oinarri duena, teoriaren eta praktikaren arteko oreka aurkitzeko, eta tresna digitalak erabiliko dituena.
Hautatzen diren gazteak enpresa laguntzaileetan sartzen joango dira, Novia Salcedo proiektuak ixten joan ahala, abuztuaren amaierarako gazte guztiak enpresa batean egon daitezen.
Beste ekimen batzuk
Novia Salcedoren ReACTIVAte programak beste ekimen batzuk aurreikusten ditu gazte-enplegua sustatzeko. Horrela, fundazioak Eusko Jaurlaritzako IHOBE ingurumena sustatzeko erakundearekin plan bat sinatu du: “Gazte-enplegua suspertzeko plana, euskal ekonomia jasangarritasunean oinarrituta egotea lehenesteko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntutan igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.