Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da makina batek harrapatuta Trapagaranen

Suhiltzaileek erreskatatu dute 50 urteko behargina eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu du arratsalde honetan Trapagarango metalurgia-enpresa batean makina batek azpian harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:00ak inguruan gertatu da. Abisua jasota, Ertzaintza, Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira.

Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute 50 urteko behargina, eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X