Lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luzuriagako behargin ohi bat amiantoagatik hil dela salatu dute

"Amiantoak eragindako gaixotasun profesionalen dramaren aurrean berriro jarri gaitu heriotzak, gero eta handiagoa den fenomenoa, arazo erraldoia", salatu du ELAk.
Teknopolisen bideo batetik hartutako irudia.
Teknopolisen bideo batetik hartutako irudia.

Amiantoak eragindako biriketako minbiziak jota Luzuriagako langile ohi bat hil dela salatu du ELA sindikatuak. 1977tik 1992ra amiantoaren eraginpean lan egin zuen hildako beharginak.

Sindikatu abertzaleak ohar batean azaldu duenez, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lanerako ezintasun iraunkorra eman zion gaixotasun profesionalagatik, eta “segurtasun neurri faltagatik % 50eko gainordaina jasotzea dago mahai gainean”.

“Amiantoak eragindako gaixotasun profesionalen dramaren aurrean berriro jarri gaitu heriotzak, gordintasun osoarekin, gero eta handiagoa den fenomenoa, arazo erraldoia; XX. mendeko enpresen segurtasun neurri faltagatik eta kontrol publiko eskasagatik”, salatu du ELAk.

Horregatik, “erantzukizunarekin jokatzeko eta bide judiziala alferrik luzatzeari uzteko” eskatu die sindikatuak enpresei, “kaltetuen sufrimendua areagotzeko baino balioa ez duelako”.

Gainera, “langileriaren osasun eskubidea bermatzeko baliabide nahikoak bideratzea” eskatu die erakunde publikoei. Azkenik, “minbizia eragiten duten produktuak lantokietatik kentzeko borrokan jarraitzeko konpromisoa”, berretsi du ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X