PORTUA HANDITZEKO LANAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Portuak 10 milioi euroan esleitu du kai-mutur nagusiaren urbanizazioa

Bilboko Portuaren erdiko kai-muturraren urbanizazioa hiru etapatan egingo dute, eta lehenengoa, obra zibilarena eta azpiegiturena, esleitu dute orain.
Bilboko Portua.
Bilboko Portua. Artxiboko irudia: EFE

Bilboko Portuko Agintaritzak 10,2 milioi euroren truke esleitu die Lantania eta Iza Obras enpresei Bilboko Portua handitzeko kai-mutur nagusia urbanizatzeko lanen lehen fasea, Lantaniak jakitera eman duenez.

Obrak 8 hilabeteko epean egingo dituzte, 201.399 metro koadroko azaleran, kai-mutur nagusia urbanizatzeko proiektuaren baitan.

Erdiko kai-muturraren urbanizazioa hiru etapatan egingo dute, eta lehenengoa obra zibilarena eta horri dagozkion azpiegiturena da orain esleitutakoa. Bigarrena, 2. faseari dagozkion instalazio elektrikoak, esleitzeke daude.

Portuko barne-komunikazioko ipar-hego galtzadara lotzeko bideak egingo dira. Horretarako, bi errepide eta loturako biribilgune bat eraikiko dituzte.

Bertatik, errepide baten zati bat egingo da erdiko kai-mutur osoan zehar, zabalguneko eremuetara bide berrien bidez sartzeko.

Gainera, hormigoizko lauza egingo da kai-mutur osoan trenbide-lanak egiteko, baita etapa horri dagokion zabalgunean zoladura egiteko ere.

Halaber, argiak eta elektrizitatea kanalizatu eta telebista-zirkuitu itxi bat egingo dira kai-mutur osoan zehar, baita drainatze-sarea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X