Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko defizita % 3,5era iritsi ahalko da, eta aldundiek zorpetzeko aukera izango dute

Eusko Jaurlaritzak 1.716 milioiko defizita izan ahalko du aurten, eta 1.617 milioikoa, 2021ean. Aldundien kasuan, 595 eta 588 milioi izango dira, hurrenez hurren.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa. Argazkia: EFE

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeek % 3,5erainoko zorra izan ahalko dute aurten. Hala erabaki dute Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak asteazken honetan egin duen bileran.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Ogasun Ministerioak defizita % 2,6ra igotzea adostu zuten uztailean, eta orain, lehen aldiz, foru aldundiei zorpetzeko aukera (% 0,9) ematea erabaki dute.  

Horrez gain, 2021erako defizit muga % 3koa izan da: % 2,2ko Eusko Jaurlaritzarentzat eta % 0,8koa aldundientzat.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzak 1.716 milioiko defizita izan ahalko du aurten, eta 1.617 milioikoa, 2021ean. Aldundien kasuan, 595 eta 588 milioi izango dira, hurrenez hurren.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren zor publikoaren zenbatekoa ere zehaztu dute: % 16,3koa aurten eta % 16,9koa 2021ean. Helburua betez gero, 10.821 eta 12.440 milioi euro izango lituzke, hurrenez hurren.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu du "aurrekaririk gabeko akordioa" dela, finantzazio sistemari "bultzada" emateko balioko duela iritzita.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X