Premiazko erreskatea, 187 milioi eta % 4ko BEZa eskatu dute EAEko ostalariek
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ostalarien elkarteek jakinarazi dute sektore horrek 16.000 lanpostu galduko dituela administrazio publikoek premiazko erreskate plan bat abiatu ezean. Hain zuzen ere, 187 milioi euroko galerak konpentsatuko dituzten diru-laguntzak, BEZa %4ra jaistea eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteak berrikustea galdegin dute.
Hiru lurralde horietako ostalarien elkarteetako presidenteek, Bonifacio Garciak (Bizkaia), Mikel Ubarrechenak (Gipuzkoa) eta Elena Martinek (Araba), prentsaurrekoa eman dute asteazken honetan Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei aurkeztu dieten laguntza plana ezagutarazteko.
Arratsaldean, Gasteizen lehenengo bilera egingo du erakunde arteko Mahaiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritzan hartuko dituzten neurriak aztertzeko.
Ostalaritza sektoreari dagokionez, 13.600 enpresa txiki eta ertain daude EAEn, eta 60.000 lanpostu sortu dituzte horiek. Alabaina, laguntza neurriak berehala aktibatzen ez badira, lanpostuen % 25 galduko dutela ohartarazi dute hiru ordezkariek.
Gainera, 2021eko martxorako erkidegoan 1.000 establezimendu gehiago itxi lezaketela aurreikusi dute, Elena Martinen esanetan.
Hala, eskatutako plana bost arlotan dago oinarrituta. Horietako batean, ostalariek laguntza publikoak exijitzen dituzte, konfinamenduan eta murrizketak indarrean egon diren bitartean izandako galeren % 50 konpentsatzeko; guztira, 187.80.000 euro.
Modu horretan, enpleguari eusteko izandako galerak, alokairuen ordainketak, itxialdian erabili ez dituzten hornikuntzak eta murrizketen ondorioak konpentsatu nahi dituzte.
Horrekin lotuta, aldi baterako enplegu erregulazioei buruzko akordioa berrikustea nahi dute "ez delako sektore honentzako aproposa".
Beste eskaeretako bat da, Jaurlaritzaren babesarekin, Madrilen proposamen bat aurkeztea, BEZaren jaitsiera aldarrikatzeko. Zehazki, % 10etik % 4ra jaitsi nahi dute.
Era berean, ostalaritza komunikabideen "arreta gunea" ez izatea eskatu dute. Bizkaiko ordezkariak azaldu duenez, "ez da egia" kutsatze gehienak ostalaritza establezimenduetan jazotzen direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.