Espainian BPGa % 12,4 jaitsiko da aurten, Bruselak aurreikusitakoaren arabera
Europako Batzordeak duela hilabete batzuk egindako aurreikuspen ekonomikoek okerrera egin dute. Izan ere, urte amaierarako Espainiako barne produktu gordina % 12,4 jaitsiko dela aurreratu du ostegun honetan Bruselak, uztailean % 10,9ko beherakada iragarri zuen arren. Horrek esan nahi du % 10etik gorako uzkurtzea izango duen Europar Batasuneko herrialde bakarra dela Espainia.
Italian, berriz, % 9,9koa izango da beherakada, Kroazian % 9,6koa, Frantzian % 9,4koa, Portugalen % 9,3koa eta Grezian % 9koa. Horiek dira, hain zuzen, pandemiak gogorren astindu dituen herrialdeak.
Edozein modutan, urriaren 22ra arteko datuak soilik jaso dituzte aurreikuspena egiterakoan. Beraz, ez dute kontuan izan urteko hirugarren hiruhilekoan Espainiako barne produktu gordinak izan duen % 16,7ko gorakada.
2021ean eta 2022an susperraldia izango omen du ekonomiak; % 5,4ko igoera eta % 4,8koa, hurrenez hurren. Denbora hori igarota, Espainiako BPGak ez du krisia hasi aurretik zeukan maila lortuko, alegia, % 3ko beherakada izango du oraindik ere.
Defizit publikoari dagokionez, % 12,2ra igoko da aurten, eta hurrengo bi urteetan egokituz joango da: % 9,6ko igoera izango du 2021ean eta % 8,6koa 2022an. Zorra, berriz, % 120,3koa izango da aurten (% 122koa datorren urtean, eta % 123,9koa bi urte barru).
Bestalde, langabezia tasa % 16,7an kokatuko da 2020 bukaeran, eta gorako joera izango du 2021ean ere, % 17,9ra iritsi arte.
Dena den, Europako funtsetik helduko diren diru laguntzak aintzat hartu gabe egin ditu aurreikuspen horiek Bruselak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.