Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aernnovak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du Berantevillako lantegian

Oraindik ez dakite zenbat beharginengan izango duen eragina. Gaur egun, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea dute indarrean lantegi horretan.
Aernnovak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du Berantevillako lantegian
Aernnovak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du Berantevillako lantegian. Argazkia: EiTB

Aernnova Aeroestructuras enpresak bertako langileei jakinarazi die enplegu erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu duela Berantevillan (Araba) duen lantegian. ELAk ohar baten bidez aditzera eman duenez, 450 langile ditu lantegi horrek.

Horrekin lotuta, negoziazioei ekiteko deialdia egin die sindikatuetako ordezkariei. Gaur egun, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea dute indarrean lantegi horretan.

ELAk azaldu du oraindik ez dakitela zenbat beharginengan izango duen eragina enplegu erregulazio espedienteak. Halaber, Aernnova Aeroestructurasek EEEa justifikatzeko eman dien arrazoiak zehaztu ditu: "Aeronautikan krisia egiturazkoa da, eta arrazoi horrengatik gisa horretako neurriak hartu behar ditugu".

"Bilatzen duten bakarra sektore honek bizi duen krisiari etekina ateratzea da, nahiz eta horren ondorioak langileek jasan behar dituzten", kritikatu du ELAk.

Horregatik, gaitzetsi egin du enpresak aurkeztutako enplegu erregulazio espedientea "lantoki horretako lan karga egoeraren araberakoa delako, eta ezin delako inolaz ere enpresak hartu nahi dituen egiturazko neurriekin arrazoitu. Kontra gaude, eta EEEa oztopatzen saiatuko gara", azpimarratu du ELAk.

Gainera, nabarmendu du Aernnovak "milioi askoko errentagarritasuna" duela, eta azken urteetan akziodunen artean milioika euro banatu dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X