Aernnovak % 20 murriztuko du langile kopurua eta 650 kaleratze egongo dira Estatuan
Egoitza Gasteizen duen Aernnova aeronautika enpresak langile kopurua % 20 murriztuko duela iragarri du, sektorea jasaten ari den jaitsiera dela eta. Hortaz, 950 langile inguru kaleratuko dituzte, horietatik 650 espainiar Estatuan eta 300 atzerrian dituzten lantegietan.
Hala iragarri du enpresak, eta murrizketak 2020an eta hurrengo urteko lehen seihilekoan burutuko direla aurreratu du.
Hilabete hauetan zehar jakingo da zehazki zenbat langileri eragingo dieten kaleratzeek.
Aernnovak Estatuan dituen ekoizpen-gune nagusiak Berantevillan (450 langile) eta Illescasen (360 langile) daude. Hala ere, beste lantegi eta bulego batzuk ere badituzte Araban (Miñano, Gasteiz eta Gojain), Bizkaian, Sevillan, Orensen, Cadizen eta Tarazonan.
Espainiar Estatutik kanpo, Maxikon, Brasilen, AEBetan, Ingalaterran eta Errumanian ditu enpresa eta egoitzak.
Murrizketek langile kopurua % 20 jaistea ekarriko dute eta konpainiari eta hau osatzen duten sozietateei eragingo diete. Izan ere, enpresaren esanetan, bere aktibitatea % 40 jaitsiko da 2020an eta hurrengo hiru urteetan lan karga % 30 jaitsiko da.
Aernnovak adierazi du aeronautikaren sektoreak aurrekaririk gabeko krisi bat bizi duela covid-19aren pandemiagatik. Pasaiarien hegazkinen zirkulazioa nabarmen gutxitu da eta hortaz, enpresaren bezeroen demanda ere asko jaitsi da.
Enpresatik adierazi dute langileen osasuna eta segurtasuna izan direla euren lehentasuna, baina orain, enpresaren bizirautearen alde borrokatu behar dutela.
Gaur gaurkoz, Aernnovako gune gehienak ERTEan daude. Mundu osoan, 1.300 langile baino gehiagori eragiten die espediente horiek eta horietatik 968 espainiar Estatuan daude, Barentevillako eta Illescaseko lantegi nagusiak barne.
Langileen murrizketak 950 lanposturen suntsitzea ekarriko du mundu osoan eta horietako 650 espainiar Estatuan, hortaz, hurrengo hilabeteetan "definituko dira sozietate bakoitzari dagozkion soberakinak" eta egokitze neurriak ezarriko dira "elkarrizketa sozialerako prozesuak martxan jarriz eta ahalik eta adostasun gehienekin egiteko", ziurtatu dute enpresatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.