Lan ezbeharrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konfinamendua gorabehera, 2019an baino langile gehiago hil dira 2020an

ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuen datuen arabera, 53 behargin zendu dira aurten. Sindikatuok elkarretaratze bana egin dute Bilbon eta Iruñean hori salatzeko.
Iruñean Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea.
Sindikatuek hildako langileen omenezko kartelak eskegi dituzte. Argazkia: @ELANafarroa

ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuek salatu dutenez, 2020an 2019an baino pertsona gehiago hil dira lan istripuz, COVID-19ak eragindako itxialdi eta geldialdi ekonomikoa gorabehera.

Sei sindikatuotako ordezkariek elkarretaratze bana egin dute Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren, Confebaskek eta Nafarroako Enpresaburuen Elkarteak dituzten egoitzen aurrean.

Ohar bateratu batean, 2020ko 11 hilabete hauetan 53 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian lanean ari zirela, 2019an baino gehiago, eta "COVID-19agatik jardun ekonomikoa asko murriztu bada ere".

"53 lagun horietaz gain, hainbat eta hainbat langile gaixotu edo zendu dira COVID-19a dela eta. Lan ezbeharren datuak urtetik urtera okerragoak direla salatu nahi dugu eta enpresen eta gobernuen aldetik ez dugu funtsezko aldaketarik ikusten", kritikatu dute.

Sindikatuon hitzetan, "biztanleak beren etxeetan konfinatzeak lanera joateko betebeharrarekin eta enpresetan kutsatzeko arriskuarekin kontraesana dakarrela salatzen dugu, gainera sektore asko funtsezkoak ez izan arren patronalaren interesengatik irekita jarraitu zuten. Horrek guztiak gobernuen eta patronalen adostasunak agerian uzten ditu.

Salatu dutenez, "datuek erakusten dute EAE eta Nafarroako gobernuek lan-prekarietatearen eta COVID-19aren aurka izan duten estrategiek ez dutela balio izan. Nahiz eta etxean konfinatuak egon edo gobernuek ezarritako murrizketak eta neurriak bete, istripuak eta kutsatzeak areagotu egin dira eta jendearen osasuna eta bizitza jokoan izan dira, bai kalean, bai lantokietan. Norabidea aldatu behar da eta osasuna eta bizitza erdigunean jarri".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X