Produktu galkorrei dagozkien gutxieneko zerbitzuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegiak
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baliogabetu egin ditu Bilboko Portuko zamaketarien greban Espainiako Gobernuak produktu galkor eta arriskutsuen kargari ezarritako gutxieneko zerbitzuak (% 100ekoa). Urritik lanuzteak egin dituzte zamaketariek, eta urriaren 9tik 24 ordukoak egiten ari dira.
ELA sindikatuak galdegindako kautelazko neurriak onartu ditu, horrenbestez, Auzitegiak, eta % 100eko zerbitzu minimoak arriskutsuak diren produktuei bakarrik ezartzea ebatzi du.
Sindikatuak egindako beste eskaera, ordea, ez du onartu Auzitegiak, eta % 50ean utzi ditu herritarrentzat edo jardun ekonomikorako ezinbestekoak diren produktu eta materiei dagozkien gutxieneko zerbitzuak.
Epaileen iritziz, Espainiako Gobernuak ez zuen ondo argudiatu %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzeko erabakia, eta portzentaje horrek ezarrita "greba eskubidea hutsaldu" zuela.
"% 100eko gutxieneko zerbitzua arriskutsuak diren produktuetara mugatzeko kautelazko eskaera arrazoizkoa da grebalarien interesak bermatzeko eta interes orokorrari kalte handia ez egiteko, arriskua txikitzen delako", azaldu dute epaian.
Administrazioarekiko Salak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak "beste zerbitzu minimo batzuk ezarri ahalko ditu beste ebazpen batean, baina modu arrazoituan egin beharko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak industria ezkutua aktibatuko du Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Industriaren Defentsarako Taldearen bileran, Imanol Pradales lehendakariak iragarri du bere Gobernua "lehen neurri sorta bat" prestatzen ari dela, "egoera luzatu eta zailduko balitz", eta Espainiako Gobernuari eta EBri gauza bera egiteko eskatu die.
Jainagak 2026a urte "katastrofikoa" izango dela aurreikusi du, gerrak eragindako krisi energetikoagatik
Ekialde Hurbileko gerrak beste krisi energetiko bat ekarri du, eta enpresariek ez dute uste laster amaituko denik. Horregatik, neurri "azkarrak eta sendoak" eskatu dituzte, hala nola zergak jaistea eta mendekotasun energetikoa murriztuko duten alternatiben alde egitea.
Energiaren Nazioarteko Agentziak 400 milioi petrolio-upel aterako ditu merkatura erreserba estrategikoetatik
Neurri horren helburua da Ormuzko itsasarteko blokeoak eragindako petrolio-eskaintzaren galera konpentsatzea.
Zer dira IEAren erreserba estrategikoak eta nola erabil litezke krisi honetan?
Energiaren Nazioarteko Agentziako (IEA) kide diren herrialdeek petrolio erreserba estrategikoak dituzte krisi egoerei aurre egin ahal izateko, bereziki, horniduran etenak daudenean. Orain, erreserba horiek erabiltzea onartu du agentziak, Ekialde Hurbilean piztutako gatazka dela eta, merkatuari lasaitasun mezu bat igorri eta presioa jaisteko.
Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera
Lanuztea martxoaren 15eko gaueko txandan hasiko da ofizialki (22:00etan), baina egun horretarako lau orduko lanuztea ere bazegoen deituta aurreko deialdi batean. Hala, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera geldituko litzateke planta.
Angulariek ohartarazi dute jarduera debekatzeak legez kanpoko arrantza areagotzea ekarriko duela
Euskadiko Angularien Elkarteak Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, angula-arrantza profesionala debekatzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake, arrantzaleek ibaien zaindari gisa jarduten dutelako, eta isurketak, espezie inbaditzaileak eta legez kanpoko harrapaketak detektatzen laguntzen dutelako.
Osakidetzak ekainean egingo ditu 2023-2025 lan-eskaintza publiko bateratuko lehen azterketak
Eusko Jaurlaritzak martxoan zehar argitaratuko ditu deialdiaren bederatzi kategorien oinarri espezifikoak; guztira, 5.425 plaza daude, horietatik 2.160 berriak dira.
Ekialde Hurbileko gatazkak piztutako ziurgabetasunaren aurrean nola jokatu aztertzeko bilduko da gaur Industria Defendatzeko taldea
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.
Mercedesen VLE berria Gasteizen fabrikatuko dute
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da, eta Gasteizko lantegian egingo dute.
Bizkaia Crowdlending: Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berria
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.