Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek Jaurlaritzari eskatuko diote Bilboko zamaketarien gatazkan esku hartzeko

Enpresekin dituzten desadostasunen ondorioz, urriaren 9an greba hasi zuten Bilboko Portuko zamaketariek, eta gutxienez abenduaren 9ra arte ez dira lanera itzuliko.
Bilboko Portua
Bilboko Portua. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Bilboko Portuko zamaketarien lan gatazkan esku har dezala eskatuko diote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari, Lan Sailaren bitartez, iturri sindikalek jakitera eman dutenez.

Enpresekin dituzten desadostasunen ondorioz, urriaren 9an greba hasi zuten Bilboko zamaketariek, eta gutxienez abenduaren 9ra arte ez dira lanera itzuliko.

2019an hitzarmen kolektiboarekin lotuta abiatu zituzten negoziazioen haritik dator ika-mika. Izan ere, sindikatuek zamaketarien enpresei leporatu diete, "Portuko Agintaritzaren laguntzarekin", negoziazio horietan irtenbiderik bilatu ez izana, eta "inposatzearen bidea" aukeratu izana.

Gutxieneko zerbitzuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegiak

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baliogabetu egin ditu Bilboko Portuko zamaketarien greban Espainiako Gobernuak produktu galkor eta arriskutsuen kargari ezarritako gutxieneko zerbitzuak (% 100ekoa). Urritik lanuzteak egin dituzte zamaketariek, eta urriaren 9tik 24 ordukoak egiten ari dira.

ELA sindikatuak galdegindako kautelazko neurriak onartu ditu, horrenbestez, Auzitegiak, eta % 100eko zerbitzu minimoak arriskutsuak diren produktuei bakarrik ezartzea ebatzi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X