EAEko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizartearen egoerarekin bat datozen aurrekontuak eskatu ditu Eskubide Sozialen Kartak

Manifestazioak egin dituzte EAEko hiru hiriburuetan, aurrekontuak "errealitatetik gertu egon daitezela" eta covid-19aren pandemiak sortutako beharrizanei erantzun bat eman diezaieten eskatzeko.
18:00 - 20:00
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, manifestazioak egin dira hiriburuetan

Ehunka pertsona kalera irten dira igandean Donostian, Bilbon eta Gasteizen Eusko Jaurlaritzari eskatzeko aurrekontu "sozialak, parte-hartzaileak eta burujabeak" aurkez ditzan, "errealitatetik gertu egongo direnak" eta covid-19aren pandemiak sortutako beharrizanei erantzun bat emango dietenak.

Eguerdian manifestazioak egin dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Tartean daude ELA eta LAB sindikatuak eta dozenaka eragile eta talde. Bilboko martxan, Kale Nagusian zeharrekoa, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak eta LABeko Garbiñe Aranburuk hartu dute parte.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Lakuntzak esan du momentura arte aurreratu dutenaren arabera, 2021erako Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko duen aurrekontuen proiektua ez dela "albiste on bat" izango, kontuak "errealitatetik kanpo egongo dira" eta.

"Gaurko errealitateak eskatzen du osasuna bezalako sektoreetan eta herritarrengan ahalegina eta inbertsioa egitea, eta sektore askoren presazko beharrizanetan arreta jartzea, esaterako krisi honen ondorioak sufritzen ari den ostalaritza", esan du.

ELAko arduradunak Eusko Jaurlaritzak aurpegiratu dio "pandemia baten erdian egongo ez bagina bezala" jarduten saiatzea eta "errealitateak eskatzen duena baino inbertsio handiagoa egin gabe igaro nahi izatea".

Lakuntzak erreforma fiskalaren alde egin du bildutako dirua handitzeko, patrimonio eta kapital handiagoa dutenek eta mozkinak dituzten enpresek gehiago ordain dezaten.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk ere kapitalaren errentei eta enpresen mozkinei zerga handiagoak ezartzea eskatu du, baita beste politika publikoak egitea ere.

Bere ustez, politika horiek "180 graduko bira eman behar dute", eta horretarako, "aurrekontu hauetan inbertsio publikoko lehentasunak" berriz ordenatu behar dira. "Lan eta azpiegitura handietara diru gutxiago bideratu behar da, eta gehiago zerbitzu publikoak indartzeari, lana babesteari eta zaintza eta babes sozial sistema publiko bat sortzen joateari, inor albo batean ez uzteko eta ahulenak babesteko", esan du.

Europar Batasunaren berreraikuntza funtsak "nola erabili nahi diren" ere salatu du Aranburuk. Bere ustez, "onartezina" da "enpresa pribatuen esku diru publikoa jartzea beren irabaziak handi ditzaten".

Gasteizen, SOS Ostalaritza plataforman bildutako ostalariak martxarekin bat egin dute.

Donostian, besteak beste, Donostialdeko metroaren kontrako plataforma, greban dauden adinekoen egoitzetako langileak, pentsiodunak eta Donostia Bizirik errausketaren kontrako mugimendua ere batu dira. Donostiako alkate ohia eta EH Bilduren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Juan Karlos Izagirre, manifestazioan izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X