Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata igoko du 2021ean
Datorren urteari begira, Espainiako Gobernuak ez du lanbide arteko gutxieneko soldata izoztuko. Are gehiago, Gobernuak "modu sutsuan" baloratzen du gutxieneko soldata igotzeko azken urteetan izandako politika.
Hala iragarri zuen atzo, asteartea, Joaquin Perez Rey Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkariak, gizarte eragileekin izandako bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan. Agerraldian nabarmendu zuenez, Espainiako Gobernuak igoeraren zenbatekoa negoziatzeko baliatu nahi du lanbide arteko gutxieneko soldatari buruz eragile sozialekin osatutako mahaian.
Estatuko idazkariak azpimarratu duenez, "soldata izoztea aukera baztergarria da" eta hala jakinarazi zuen mahaian.
Halaber, lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu zuen, Espainia Europarekin bat etor dadin. Gaineratu zuenez, Eskubide Sozialen Europako Karta bete nahi du Gobernuak legegintzaldiaren amaieran, eta gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60 izatea lortu nahi du.
Estatu idazkaria eragile sozialekin bilduko da berriro datorren astelehenean, alde guztien jarrerak ezagutzeko.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldata izoztuko ez duela esan izana baloratu dute sindikatuek, baina datorren asteleheneko proposamenean islatuta ikusi nahi dutela adierazi dute. CCOOren arabera, azaroan hitzartutako batez besteko soldaten igoera % 1,89koa izan zen: "Igoera ez litzateke hortik beherakoa izan behar". UGTk, berriz, 1.000 euro arte igotzea defendatu du, hau da, % 5eko igoera.
Patronalak, bere aldetik, lanbide arteko gutxieneko soldata izoztearen alde egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.