EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontuak % 8 egin du gora EAEn

15 milioi euro baino gehiago bideratuko dira koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza-sektorean dituen ondorioei aurre egiteko.
Turismoak eta Ostalaritzak 3,1 milioi euroko "Covid programa" izango dute.
Turismoak eta Ostalaritzak 3,1 milioi euroko "Covid programa" izango dute. Argazkia: artxiboa

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua % 8 haziko da 2021ean. Horrela, 47,2 milioi eurokoa izango da, covid-19ak eragindako krisiaren aurrean, sektoreari bultzada bat ematea du helburu.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren arabera, 15 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte koronabirusaren krisiak turismoan eta ostalaritzan eta merkataritza-sektorean eragin dituen ondorioei aurre egiteko.

47,2 milioi horietatik, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 17,1 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 8,3 Basquetour Turismoaren Euskal Agentziari emango zaizkio.

Turismoak eta Ostalaritzak, gainera, covid-19aren ondorioei erantzuteko 3,1 milioi euroko programa bat izango dute.

Merkataritza Zuzendaritzak 18,5 milioi euroko partida du esleituta, eta Kontsumobidek, berriz, 7,1 milioi euroko aurrekontua.

Merkataritzak ere izango du pandemiaren ondorioei erantzuteko programa bat. 7 milioi euroko partida izango du, tokiko saltoki txikiak suspertzeko eta kontsumorako pizgarriak emateko.

Estimulu-plana

Era berean, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntza-programa bat aurreikusten da, 257.000 eurokoa. "Covid programa" horren hirugarren zutabea 1,8 milioi euroko partida bat da, sektore turistikoa suspertzeko eta laguntzeko plan berri bat abian jartzeko.

Diru-laguntzei dagokionez, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 5,2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu guztira, eta 1,4 milioi euro gehiago emango ditu promozioa egin eta informazioa emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X