BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ficobak 80 ekitaldi ospatu eta bisitarien % 81 galdu zituen 2020an

Covid-19aren eraginez ekitaldiak bertan behera utzi behar izatea eta, ondorioz, bisitari kopuruaren beherakada horren emaitza ekonomikoetan islatu dira, 170.000 euro galdu baititu.
Ficoba erakustazoka.
Ficoba erakustazoka. Argazkia: Ficoba.org

Irungo Ficoba erakustazokak (Gipuzkoa) 80 ekitaldi egin zituen 2020an: 6 azoka, 15 ekitaldi eta 59 bilera. Guztira, 40.000 bisitari izan zituen, aurreko urtean baino % 81 gutxiago.

Osasun krisiaren ondorioz, 10 azoka eta 100 ekitaldi baino gehiago bertan behera utzi behar izan zituzten, baita 2021eko azarora atzeratu behar izan zuten portu erromatarrei buruzko "Itsasoen artean" biltzarra ere.

Jardueraren beherakada hori emaitza ekonomikoetan ere islatu da, 170.000 euro saldo negatiboa izan baitu. Barrutiko arduradunen arabera, galera horri "aurreko urteetan lortutako emaitza positiboei esker" egin diote aurre.

Ficobaren jardueraren balantzearen arabera, pandemia "impasse" bat izan da erakustazokak azken urteetan izan duen "goranzko bidean".

2019ko datuekin alderatuta, jarduerak % 74 egin du behera azoketan eta erakusketetan, % 64 bileretan eta % 77 bestelako ekitaldietan.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia. 

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X