Euskadik BPGren % 9,5eko beherakadarekin eta enpleguaren jaitsierarekin itxi du 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 9,5 egin du behera 2020an, sektore guztietan egin du behera, batez ere merkataritzan, ostalaritzan eta garraioan (-% 12,3) eta industrian (-% 12,2), eta % 8,1eko beherakada izan du enpleguan, Eustatek ostiral honetan argitaratu dituen datuen arabera.
Lurraldez lurralde aztertuta, urteko balantzea atzerapausoekin itxi da: % 9,5 Araban, % 9,6 Bizkaian eta % 9,3 Gipuzkoan.
2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko Barne Produktu Gordina % 0,5 igo da, eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, berriz, Barne Produktu Gordinak % 7,6 egin du behera.
Enpleguak, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, % 6,3 egin du behera 2020ko azken hiruhilekoan, eta urteko hirugarren hiruhilekoko mailari eutsi dio ia.
Kalkulu horiek egin ziren unean eskura zegoen informazio ekonomiko koiuntural guztia jasotzen dute, eta 2021eko urtarrilaren 18ko hiruhileko kontuen aurrerapenean lortutakoak berresten dituzte, Eustatek adierazi duenez.
Laugarren hiruhilekoan, BPGren urte arteko uzkurtzea % 7,6koa izan da, Espainiako ekonomiarena baino txikiagoa, urte arteko beherakada % 9,1ekoa izan baita.
Jaitsierak apalagoak izan dira eurogunean (% 5), Europar Batasunean (% 4,8) eta Estatu Batuetan (% 2,4), baina joera antzekoa da kasu guztietan.
2021era begira, EAEko ekonomia % 8,6 igotzea espero du Eusko Jaurlaritzak, eta langabezia tasa % 9,8an geratzea, 15.700 lanpostu sortzeari esker.
Sektorez sektore aztertuta, lehen sektorea % 9,3 jaitsi da, industria eta energia % 11,8 (industria soilik kontuan hartuz gero, jaitsiera % 12,2koa izan da) eta eraikuntza % 9,5ekoa. Zerbitzuen sektoreak % 8,5 egin du behera, batez ere, merkataritzaren, ostalaritzaren eta garraioaren sektorean.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak sare sozialetan adierazi duenez, "industria hilabetez hilabete hobetzen ari da" eta "konfiantza pixkanaka-pixkanaka itzultzen ari da", baina "zerbitzuek jarduera berreskuratzeko zailtasun gehiago dituzte" eta enplegua "suspertzea gehiago kostatuko" zaiola onartu du, "BPGren aldaketei atzerapenarekin erantzun ohi dielako".
Laugarren hiruhilekoko datuak
BPGa % 0,5 igo da aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta % 7,6 2019ko epe berarekin alderatuta. Arabak eta Gipuzkoak % 7,3 behera egin dute, eta Bizkaiak % 7,9, baina % 1,1, % 0,7 eta % 0,1 igo dira, hurrenez hurren, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Laugarren hiruhilekoan BPGren atzerakada orokorra izan zen sektore guztietan eskaintzaren ikuspegitik, administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean izan ezik, azken horretan apur bat gora egin baitu.
Urteko azken hiruhilekoan enplegua % 6,3 jaitsi da, baina egonkor mantendu da aurreko hiru hilabeteekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.