Txipen krisiak Gasteizko Mercedes-Benz geldiaraziko du larunbat honetan
Mercedes-Benz ibilgailu fabrikatzaile alemaniarraren Gasteizko lantegiak ezin izan du saihestu erdieroaleen sektorearen krisiak lantegiaren ekoizpen-gaitasuna eta -erritmoa arriskuan jartzea. Osagai horiek lortu ezinaren ondorioz, lantegiko zuzendaritzak larunbat honetako ekoizpena "antolakuntza arrazoiengatik" bertan behera utzi beharko duela iragarri du.
UGTren informazioaren arabera, geldialdiaren berri gaur goizean eman diete lengile ordezkariei. "Urte hasieratik" planifikatuta zeuden lanaldietan ekoizpena bertan behera uzteko erabakia "nahikoa" izatea espero du sindikatuak.
Ikusteko dago, beraz, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak "datozen asteetan egutegian aldaketarik egin gabe" funtzionatzen jarrai dezakeen, UGTren arabera.
UGTk igorritako komunikatuan, gogorarazi du erdieroaleen hornikuntzaren krisiak "geldiarazi" egin dituela Espainiako automobilgintza sektoreko beste lantegi batzuk, hala nola Madril, Zaragoza eta Vigoko Stellantisena, Renault edo Volkswagen, osagai horien hornikuntza faltagatik.
Mundu mailako krisia
Beste sektoretan gertatu bezala, covid-19aren pandemiak eragindakoa da erdieroale edo txipen krisi hau ere. Pandemiaren hasierara jo behar da arazoa nondik datorren ulertzeko: 2020ko udaberrian planetaren zati handi bateko konfindamendu neurriek, milioika pertsona beren etxeetatik lan egitera bultzatu zituzten, horretarako beharrezkoak ziren tresna elektronikoen (ordenagailuak, tabletak, telefonoak, etab.) eskaria esponentzialki areagotuz. Aisialdia betetzeko gailuen eskaria ere areagotu egin zen (kontsolak eta telebistak, besteak beste).
Bien bitartean, autogintzaren sektoreak beherakada handia izan zuen orduan, eta erdieroale horien eskaerak bertan behera utzi edo murrizteko hautua hartu behar izan zuten. Baina, 2020ko hirugarren hiruhilekoan, inork espero aurretik, indarra hartzen hasi zen berriro sektorea eta erdieroaleak eskatzen hasi zirenean ekoizleei, ohartu ziren haiek euren produkzio eta banatze lerroak aldatuak zituztela. Autogintzak itxaron egin beharko zuen.
Asteak aurrera egin ahala, euren txip-hornidurak murriztu egin direla ikusi dute auto-ekoizleek, eta fabrikatzaileek, oraingoz, ezin diote eskariari erantzun. Horixe gertatu zaio, hain zuzen ere, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiari; beste fabrikatzaile askok bezala, erdieroaleen hornikuntza falta du.
Aurreikuspen baikorrenen arabera, korapiloa ikasturte honen erdialdean has daiteke askatzen; beste batzuk ez dira hain baikorrak, eta, diotenez, 2022ra arte atzeratu daiteke arazoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.