OSTALARITZAKO NEURRIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erabakiak “adituen datuetan” oinarrituta hartzen direla esan du Hurtadok

Sailburuak LABI babestu du, nahiz eta ostalariek covid-19aren aurka sektorean hartutako neurriak auzitara eramateko erabakia errespetatzen duen.
orain-default-image

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok LABIren lana babestu du, eta, besteak beste, ostalaritza sektorearen gainean hartzen diren erabakiak adituen gomendioen arabera hartzen direla azpimarratu du. 

Horrela erantzun dio ostalaritzak neurri berriengatik justiziaren aurrean helegiteak jarriko dituela jakinarazteko egindako iragarpenari. Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, "erabat" errespetatzen du edozein pertsonak Administrazioaren erabakien aurrean auzitegietan errekurtsoa jartzeko duen eskubidea. 

Dena den, irmo adierazi duenez, "adituek esan behar dute zein neurri hartu behar diren". Horrez gain, "adituen datuen arabera hartutako erabakiak" babesten jarraituko duela erantsi du, eta "kasu honetan, ostalaritzari dagozkionak".

SOS Ostalaritza kolektiboko kideak Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan euren sektoreari ezarri zaizkion neurriengatik protesta egitera sartu baino minutu batzuk lehenago egin ditu adierazpen horiek sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X