Euskaltelen salmenta 'ona' da eta jasangarritasunari lagunduko dio, Kutxabanken ustez
MasMovil taldeak Euskaltel erosteko egindako eskaintza zeresana ematen ari da. Euskalteleko bigarren akziodun nagusia den Kutxabanken esanetan, "operazioa ona" da eta telekomunikazio enpresaren "etorkizuneko jasagarritasunari" lagunduko dio.
Atzo arratsaldean zabaldutako informazioaren arabera, MasMovil taldeak Euskaltel osorik erosteko eskaintza publikoa egin du, ia 2.000 milioi euroren truke.
Operazioak Euskalteleko hiru akziodun nagusien (Zegona, Kutxabank eta Alba) babesa du. Hiruren artean akzioen % 52,32 bereganatzen dute. Eskaintza horren baitan, gutxienez akzioen % 75 eskuratzeko helburua jarri du MasMovil taldeak.
Kritiken aurrean, salmenta defendatu du Kutxabankek. Haren ustez, "operazio ona" da enpresarentzat, Euskaltelen "etorkizuneko iraunkortasunari laguntzen diolako". Are gehiago, Espainiako Estatuko lehen telekomunikazio enpresa izateko lehian jarriko duela uste du.
MasMovil taldeak "epe luzera" jarduera, lanpostuak, markak eta egoitza sozialak mantentzeko konpromisoa hartu duela gogoratu du Kutxabankek. Ildo horretan azpimarratu duenez, MasMovil taldearen akziodunen % 11 bertakoak dira.
Kutxabankek % 19,88ko partaidetza du Euskaltelen. 2019ko apirilean Euskaltelen lehen akzioduna izateari utzi zion, eta geroztik bere parte-hartzea gutxituz joan da urtez urte.
Gaur egun, Zegona Erresuma Batuko funtsa da akziodun nagusia, akzioen % 21,4rekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.