ZOR PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Bankuak esan du 1,35 milioiko zorraz itxi zuela 2020a, inoizko handiena

Zor publikoa % 13,2 igo da 2019arekin alderatuta, pandemiaren ondorioz gastua handitu delako eta Sareb-en zorra gehitu delako.
Espainiako Bankua.
Espainiako Bankua. Argazkia: artxiboa

Espainiako Bankuak iazko itxieraren datuak ezagutzera eman ditu gaur, eta baieztatu du 2020a inoizko zor publiko handienarekin itxi zuela, 1,345 bilioi eurokoa, BPGaren % 120 litzatekeena; 2019arekin alderatuta % 13,2 igo da zor publikoa, 156 milioi euro.

Adierazi dutenez, igoera honen atzean bi arrazoi nagusi daude: batetik pandemiak berekin ekarri duen gastu handia, eta, bestetik, Sareb gisa ezagutzen den Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen zorraren birsailkatzea.

Zorraren zatirik handiena administrazio zentralarena izan zen, 1.206.541 milioikoa (BPGren % 107,6) eta inoizko handiena, iaz baino 145.541 milioi (% 13,7) handiagoa izan baitzen; kontuan haratu behar da horietatik 34.000 milioi aipatutako Sareb-i dagozkionak direla.

Bestalde, autonomia erkidegoen zorra % 2,9 hazi zen, eta 303.622 milioikoa da egun, BPGren % 27,1. Euskadiren zorra, zehazki, 1.360 milioitan hazi da azken urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X