NEXT GENERATION
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako funtsak banatzeko irizpideak argitzeko eskatu dio Tapiak Sanchezi

Europako Batzordeak 69.500 milioi euro emango dizkio Espainiako Gobernuari, autonomia erkidegoen artean banatzeko. Nafarroako Gobernua, bestalde, baikor agertu da planarekiko.
Arantxa Tapia sailburua
Arantxa Tapia sailburua. Argazkia: Irekia

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Next Generation izeneko Europako diru-laguntzak banatzeko lehiaketen irizpideak lehenbailehen argitzeko eskatu dio Pedro Sanchez buru duen gobernuari. Atzo Europako Batzordeak oniritzia eman zion Espainiako suspertze planari eta horren baitan, datozen bost urteetan 69.500 milioi euro emango dizkio autonomia erkidegoen artean banatzeko. Espainiako Gobernuak ez du zehaztu oraindik ez zein proiektu aukeratuko dituen ezta nola egingo duen ere. Eusko Jaurlaritzak 188 proiektu aurkeztu ditu eta 5.700 milioi euro jaso nahi ditu. 

Gaur goizean Donostian egin dituen adierazpenetan, Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak gobernantza partekatuaren eredua izateko nahia helarazi dio Espainiako Gobernuari, baita Europako funtsen gai honetan ere. Euskal Autonomia Erkidegora zenbat diru helduko den jakin nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Europako Batzordearen erabakia ezagutu aurretik atzo Arantxa Tapiak azaldu zuenez, oso litekeena da diru-laguntzak zuzenean beharrean lehiaketa bidez banatzea. Horregatik, horiek nola egingo diren argitzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari proiektuak behar bezala prestatu ahal izateko. Dena dela, proiektuak lehiakorrak direla eta horietako azken aukeratuen zerrendan egongo direla uste du sailburuak.

Espainiako suspertze plana Europako Kontseiluak onartu behar du oraindik, lau asteko epean.

Uztailean bertan, Espainiak 9.000 milioi euro jasoko ditu eta, ondoren, betetako helburuaren arabera baimenduko ditu Europako Batzordeak hurrengo diru-partidak.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak atzo iragarri zuen erkidegoetako Presidentzen Konferentzia deituko duela uztailean gaiari buruzko zehaztasunak emateko. Sanchezen esanetan, erkidegoetako presidenteak eta alkateak ere izango dira plan horretako "protagonistak", susperraldi ekonomikoa "denon ardura" dela iritzita. 

Nafarroako Gobernua, baikor

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea "oso baikor" mintzatu da Europako Errekuperazio Mekanismoaren inguruan. Haren hitzetan, Nafarroako hainbat departamentuk hilabeteak daramatzate hainbat Ministeriorekin lanean. Are gehiago, Foru Gobernuak prest omen ditu lankidetza publiko-pribatuko proiektuak.

Bestalde, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak gogorarazi duenez, oraindik ez dago zehaztuta autonomia erkidego bakoitzari zenbat dagokion. Deialdi publikoak egingo omen dira eta horietara sektore publikoak edota pribatuak aurkeztu ahalko dituzte proiektuak. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X