Espainiak eta sindikatuek behin-behinekotasun publikoaren aurkako plana adostu dute
Espainiako Gobernuak eta funtzionarioen ordezkaritza handieneko sindikatuek administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko neurriak adostu dituzte. Besteak beste, duela hiru urte baino gehiagotik bitarteko langileek okupatutako egiturazko lanpostuen deialdia, eta 20 eguneko kalte-ordaina lehiaketa gainditzen ez dutenentzat aurreikusten da, CCOO sindikatuak aurreratu duenez.
Erreformaren helburua behin-behinekotasun tasa % 8tik behera jaistea da. Horretarako, egonkortze-prozesu bat aurreikusten da, aldi baterako langileek okupatutako egiturazko 300.000 plaza baino gehiagori eragingo diena. Plaza horiek finkoak izan beharko dute 2024ko abenduaren 31 baino lehen, "luzatu ezin den epemuga gisa".
Hain zuzen ere, akordioaren testuak jasotzen duenez, behin-behinekotasuna murrizteko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu berri bat antolatuko da.
Prozesuak 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez aldi baterako eta etenik gabe okupatutako egiturazko plaza guztiei eragingo die. Plaza horiek aurrekontu-zuzkidura izango dute. Gainera, ezingo dira sartu enplegu publikoa hobetzeko 2017ko eta 2018ko akordioetan aurreikusitako egonkortze-prozesuetan.
Bestalde, testuak azaltzen du prozesuak oposizio-lehiaketaren bidez garatuko direla, eta lehiaketa-fasearen balorazioa egingo dela.
Gainera, plazak betetzeko aurretiazko mugikortasun-mekanismoak edo barne-sustapeneko mekanismoak bateragarriak izango dira egonkortze-prozesuekin. Egonkortze-prozesuak gainditzen ez dituztenentzat, egonkortze-deialdietan bitarteko espezifikoen poltsetan sartzea edo lehendik dauden poltsetan sartzea aurreikusi ahal izango da.
Poltsa horietan sartuko dira kasuan kasuko hautaketa-prozesuan parte hartu baina gainditu ez duten hautagaiak, baldin eta deialdian nahikotzat jotzen den puntuazioa lortu badute.
Ildo horretan, adierazten da oposizioa gainditzen ez dutenek lan egindako urte bakoitzeko ordainsari finkoen 20 eguneko konpentsazio ekonomikoa izango dutela, gehienez ere 12 hilabete-saritan.
Kaleratzeak izango direla ohartarazi du ELAk
Bestalde, ELA sindikatuak Estatuan egindako akordioaren kontra agertu da eta ohartarazi du aldi baterako langile publikoen kaleratzea ahalbidetuko duela.
Halaber, salatu du tasak berriro zehazteko ardura Espainiako Gobernuaren esku mantentzen dela eta ez dagoela bermatuta oposaketak gainditzen ez dituzten langileentzako 20 eguneko indemnizazioa, ezta lan-poltsan sartuko direla ere.
Horrez gain, gogor kritikatu du lege-dekretu bidez ezarri nahi izatea araudi berria, Kongresuan eta Senatuan eztabaidarik eta negoziaketarik egin gabe.
"Akordioa sinatzeak edota berari babesa emateak milaka behin-behineko langile publikoren kaleratzea ontzat ematea da, arlo publikoaren pribatizazioa areagotzeko erraztasunak babestea eta gabezia demokratiko nabariak dituen araudi aldaketarako izapidetza modu bat onartzea suposatzen du", azpimarratu du ohar batean.
Gauzak horrela, Euskal Herriko erakundeei eta alderdi politikoei itun hori babestu ez dezatela eskatu die. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari lege horren kontra auzitegira jotzeko galdegin die.
Amaitzeko, sektore publikoko grebarekin bat egin zuten sindikatuekin batera, mobilizazioak antolatzen jarraituko duela agindu du ELAk.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.