Tubos Reunidosentzako 112,8 milioiko mailegua onartu du Kaudimen Funtsak
Covid-19aren pandemiak kaltetutako Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Babesa emateko Funtsaren Kontseilu Kudeatzaileak Tubos Reunidosi 112,8 milioi euroko mailegu parte-hartzailea ematea onartu du astearte honetan, konpainiak Balioen Nazio Batzordeari jakinarazi dionez. Orain, Kaudimen Funtsaren Kontseilu Kudeatzaileak Ministro Kontseiluari aurkeztuko dio eragiketa, azken horrek behin betiko onarpena eman diezaion. Hala esan dute Industria Partizipazioko Estatu Sozietatetik gertu dauden iturriek; Kontseilu Kudeatzaileak Sozietate horren bidez kudeatzen du Funtsa.
Mailegua onartzean, Kontseilu Kudeatzaileak kontuan izan du Tubos Reunidos talde estrategikoa dela, bai siderurgia-sektorean duen jardueragatik (energia berriztagarrien balio-kate osoan dauden produktuak ditu), baita sortzen duen enpleguagatik ere: 1.380 lanpostu zuzen, eta zeharkako 7.000.
Halaber, taldea non dagoen kokatuta ere kontuan izan dute; izan ere, Tubos Reunidos (altzairuzko tutuak egiten ditu) EAEn dago, eta enpresa gakoa da siderurgian eta erauzketan. Gainera, Kontseilu Kudeatzailearen iritziz, Tubos Reunidos erreferentea da industria esportatzailean; izan ere, esportazioak negozio-zifraren % 90 dira. Tubos Reunidosek 400 bat bezero ditu, eta bost kontinenteetako 66 herrialdetan lan egiten du.
Egiten dituen produktuak energia berriztagarrien balio-kate osoan daude; horregatik, Funtsaren Kontseilu Kudeatzaileak kontuan izan du ekarpen handia egiten diola energia-iragateari. Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak iragate hori bultzatu egiten dute.
Enpresak 1380 langile zuzen eta zeharkako 7000 bat ditu; hori sektorearen enplegu osoko % 7,3 da. Langile finkoak oso espezializatuta daude.
Zertarako erabiliko dute mailegua?
Tubos Reunidosek Akziodunen Batzarra egin zuen ekainaren 30ean, eta, bertan esan zutenez, mailegu parte-hartzailea erabiliko dute prozesuak hobetzeko, eraginkortasuna digitalizazioaren bidez areagotzeko, karbono-arrastoa berrikuntzaren eta produkzio-hobekuntzen bidez murrizteko, eta langileak trebatzeko.
Taldea, une honetan, 2019an zuen gaitasunaren % 75-80an dabil lanean, eta aurreikuspena da urtearen amaieran pandemiaren aurreko maila berreskuratuta izatea. 2020an 101,3 milioiko emaitza negatiboa izan zuen, eta 2019an 41 milioiko galerak izan zituen.
Halaber, Tubos Reunidosek iragarri zuen ekainaren 30etik uko egingo ziela aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei, eta urteko hiruhilekoan ez zuela espedienterik eskatuko Amurrioko eta Trapagarango fabriketarako. Amurrioko Tubos Reunidos Industrialen eta Trapagarango Productos Tubularesen onartuta zeuden espedienteak, 2020ko abendutik 2021eko ekainaren 30era arte, baina Productos Tubularesen ez zen inoiz indarrean izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.