2022ko gastu-muga orain arteko handiena izango da: 196.142 milioi euro eta % 5eko defizita
Ministroen Kontseiluak 196.142 milioi euroko gastu-muga onartu du astearte honetan 2022rako, hasiera batean 2021erako onartutakoa (196.097 milioi) baino zertxobait gehiago. Marka berri bat ezarri da hala, eta BPGaren % 5eko defizit publikoa aurreikusten da.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gastu ez-finantzarioaren muga "historiko" horrek zerbitzu publikoak indartuko ditu eta ekoizpen eredua aldatzea bultzatuko du, "Berreskuratze Planarekin batera".
Kontseiluak 2022rako defizitaren erreferentzia ere ezarri du, Barne Produktu Gordinaren % 5ekoa, Bruselari apirilean jakinarazi zitzaion bezala, eta 2021erako espero zena baino 3,4 puntu gutxiagokoa.
Ministroaren esanetan, gastuaren muga handitzea bateragarria da defizitaren murrizketarekin, bi konturi esker. Lehenengoa, hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, zergen guztizko sarrerak % 4,6 igoko dituena. Bigarrena, Europako funtsak "aurrekontuarentzat neutroak" direla.
Europako funtsak deskontatu ondoren, gastuaren muga 169.787 milioi eurokoa da, aurtengoa baino % 0,7 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.