Uztailean % 62,5 hazi da turisten kopurua EAEko hoteletan
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 292.165 turista izan ziren uztailean, hau da, 2020an baino % 62,5 gehiago, nahiz eta 2019ko pandemiaren aurretik baino % 10,9 gutxiago izan.
Euskal Estatistika Erakundeak uztaileko hoteletako turismoari buruzko datuak eman ditu, eta sektorea suspertu egin dela esan du: 568.447 ostatu-gau izan ziren, 2020an baino % 67 gehiago.
Plazen araberako okupazio-maila handiena izan duen hiriburua Donostia izan da (% 69,2), eta Gasteiz (% 53,9) eta Bilbo (% 53,7) daude zerrendan jarraian.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, turismoaren sektoreko adierazle guztiek erakusten dute gauzak espero baino hobeto doazela, 2020ko datuak hobetzen ari direla pandemiaren aurreko kopuruetara iritsi gabe (328.082 turista sartu ziren 2019an), baina gertu egongo da.
Horrez gain, abuztuan datuak onak izatea espero dutela esan du: "Abuztuko lehen 10 egunetan bisiten kopurua % 50 igo da 2020ko epe berarekin alderatuta".
Hurtadoren hitzetan, nazioarteko mugikortasunaren mugak direla eta, Espainiako Estatuko turisten etorrera nagusitzen ari da, eta Euskadik duen fidelizazio-tasa handia azpimarratu du; izan ere, iristen direnen % 40k diote EAEk euren aurreikuspenak gainditu dituela, eta "baliteke errepikatzea" esaten dute askok.
Turisten etorrerak eta gaualdiek hobera egin dute
Iazko ekaineko datuekin alderatuta, sarrerak % 69,8 igo ziren, eta gaualdiak % 83,6; horrek erakusten duenez, "Euskadiko hotel-sektorearen susperraldiak jarraitzen du", Eustaten arabera.
Araban, 43.283 sarrera (% 94,2 gehiago) eta 76.043 ostatu-gau (% 88,8 gehiago) erregistratu zituzten; Bizkaian, sarrerak 123.356 izan dira (% 89,7 gehiago) eta ostatu-gauak 237.397 (% 86,6 gehiago); eta Gipuzkoan, berriz, 125.526 sarrera (% 35,7 gehiago) eta 255.007 ostatu-gau (% 47,5 gehiago). Hazkunde-tasa horiek beste bi lurraldeetan baino apalagoak dira, Gipuzkoan lortu baitziren daturik onenak 2020ko uztailean.
Bidaiarien jatorriari dagokionez, Espainiako Estatukoak % 67 izan ziren eta atzerritarrak % 33.
Atzerriko sarrerak eta ostatu-gauak nabarmen igo dira 2020ko uztaileko datuekin alderatuta, % 59,8 eta % 69,4 egin baitute gora, hurrenez hurren.
Guztira, 66 ostatu itxita egon ziren uztail osoan (10 Araban, 26 Bizkaian eta 30 Gipuzkoan), aurreko hilean (91) eta iaz (109) baino gutxiago.
Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da, eta iazko uztailean 1,89 egunekoa izan zen. Espainiako Estatuko turistena handiagoa izan zen (2 egun), baina urtetik urterako konparazioan gehiago hazi da atzerriko jatorriko pertsonen batez besteko egonaldia, 2020ko uztailean 1,72 egun izatetik uztailean 1,83 izatera igaro baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.