Marka guztiak hautsiko ditu argindarraren prezioak iraileko lehen egunean
Argindarraren eguneko batez besteko prezioak marka berria ezarriko du asteazken honetan handizkako merkatuan, orduko megawattak (MWh) 132,47 euroko prezioa izango du, hau da, serie historikoko preziorik altuena hirugarren egunez jarraian.
Abuztua batez beste 106 euroko prezioan itxi zen, bero bolada handi batekin batera; irailan, tenperaturak baxuago diren arren, azken hilabeteetan izan den goranzko joera berari eutsiko diote prezioek.
Hain zuzen ere, uztaila inoizko hilabeterik garestiena izan zen, 92,4 euroko batez besteko prezioarekin. Hala ere, abuztuak aise gainditu zuen errekor hori, 106 euroko preizioarekin eta iraila orain arteko preziorik altuenarekin hasiko da.
Asteazkeneko prezioa asteartekoa baino % 1,5 handiagoa izango da, aurreko asteazkenekoa baino % 13,5 handiagoa, eta iazko irailaren 1ekoa baino % 188 handiagoa, hau da, ia hirukoitza 12 hilabetetan, Europa Press agentziaren arabera.
Egun osoan zehar, prezioa 110 euro/MWh-tik gorakoa izango da, prezio baxuena 03:00etatik 04:00etara izango da, 114,74 eurokoa, eta altuena, berriz, 21:00etatik 22:00etara, 139,95 eurokoa.
Pool elektrikoaren igoera horren arrazoien artean nabarmenena CO2 eta gas eskubideen prezioen igoera da, eta horiei tenperatura altuek eragindako eskariaren igoera eta berriztagarrien ekarpen txikiagoa gehitu behar zaizkie, bereziki eolikoarena, haizerik ez dagoelako.
Eguneko prezioaren gorabeherek tarifa arautua (PVPC) duten kontsumitzaileei eragiten diete, 10 milioi inguru, eta merkatu librean daudenak (17 milioi inguru) salbuetsita daude, konpainiarekin hitzartutako prezioa baitute.
Sektoreko adituek Europa Press agentziari adierazi diotenez, Espainiako kontsumo elektrikoaren % 88 ez dago 'spot' merkatuko prezioaren aldakortasunaren eraginpean, prezio finkoko kontratuak baitituzte, bai ordea PVPCra atxikitako bezeroak.
BEZaren murrizketa
Joan den ekainaren 24an, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, premiaz, energia elektrikoaren hornidurari aplikatzen zaizkion zergak murrizteko eta, horrekin batera, etxeetako, autonomoen, enpresa txiki eta ertainetako eta enpresa guztietako argindarraren faktura murrizteko. Horren ondorioz, argindarraren BEZa % 21etik % 10era jaitsi da urte honen amaierara arte, eta argindarraren sorkuntzari % 7ko zerga kendu zaio hiru hilabetez.
BEZaren kasuan, 10 kilowatt (kW) arteko potentzia kontratatua duten kontsumitzaile guztiek % 10eko jaitsiera izango dute urte amaierara arte, betiere elektrizitatearen handizkako merkatuko hileko batez besteko prezioa 45 eurotik gorakoa bada MWh-ko.
Energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zergaren % 7ko eteteari dagokionez (2018an erabaki zen aldi baterako etetea, sei hilabetez, argindarraren prezioan beste goranzko olatu bat izateko), eta aurtengo hirugarren hiruhilekoan indarrean egongo da.
Alkate batek ez die konpainiei ordainduko
Prezioen igoera horren aurrean erreakzioak azaleratzen hasi dira. Batres herriko (Madril) alkateak, esaterako, "argindar konpainien gehiegikeria etengabea" dela eta, Udalari energia ematen dioten konpainien ordainketak etengo dituela iragarri du, "Udal zerbitzu publikoak bermatzeko beste ordainketa batzuk lehenetsiz".
Agrupación de Batres (ADB) alderdi independenteko alkateak deitoratu du herritarrak "ezer gutxi" egin ahal dutela "gehiegikeria izugarri horren aurrean", eta, hori dela eta, administrazio publikoetako arduradun guztiei eskatu die "presazko neurriak" har ditzatela "enpresa horiei presioa egiteko, prezio inmoral, espekulatibo eta insolidario hauek geldiarazteko".
"Herritar guztiek argindarraren faktura ordaintzeari utziko baliote, presioa erabatekoa izango litzateke argindar konpainientzat, baina gutxi batzuek bakarrik egingo balute, aitaren egiterako konponduko lukete arazoa, nahikoa dute hornidura moztearekin. Ez da gauza bera gertatzen administrazio publikoekin", esan du, izan ere, argindarraren faktura ordaintzen ez dutenean,"argindar enpresek auzitara jo behar dute haiek epai judizial bidez ordaintzera behartzeko, baina ezin diete eskoletako, udaletxeko edo kaleetako argia moztu".
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.