Ekonomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek lanbide arteko gutxieneko soldataren "berehalako" igoeraren berri eman du

Espainiako presidenteak berretsi du igoera ez dela urtarriletik kontuan hartuko eta indarrean dagoen legealdi honetan batez besteko soldataren % 60ra iristea dutela helburu.
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak urtea amaitzeko falta diren hilabeteetarako lanbide arteko gutxieneko soldata "berehala" igo nahi dutela adierazi du. Horrekin batera, Sanchezek berretsi du Gobernuaren helburua batez besteko soldataren % 60ra igotzea dela, indarrean dagoen legealdi honetan zehar.

Lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera Lan Ministerioaren eta gizarte-eragileen arteko bileratik aterako da.

Gobernuak agindu du batez besteko soldataren % 60ra iritsiko dela indarrean dagoen legealdi honetan; izan ere, covid-19ak eragindako pandemiaren egoera egokiagoa da orain. Horren inguruan, Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak igoeraren premia azpimarratu du, gaur egun gutxieneko soldata 950 eurokoa baita.

Hala ere, igoera zenbatekoa izango den Lan Ministerioaren eta gizarte-eragileen arteko negoziazioetan erabakiko dute. CCOO eta UGT sindikatuek beharrezkotzat jotzen dute igoera, eta Gobernuak igoera onartzen ez badu mobilizazioak hasiko dituztela adierazi dute.

Bestalde, patronalak horren aurkako jarrera erakutsi du. Horren arabera, lanbide arteko gutxieneko soldatak % 31,8ko igoera izan du 2018 eta 2020 bitartean, eta negozioak eta enpresak oraindik ez dira krisialditik atera.

Gobernuaren helburua lortzeko, hasieran 12 eta 19 euro bitarteko igoera gomendatzen dute adituek, eta legealdi honen amaieran % 60ra iristea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X